Iruñeak badu hiri-garraioko sare bat, Iruñerriko Mankomunitateak kudeatua. Autobus-flota batek osatzen du zerbitzua, eta guk, iruindarrok, villavesa deitzen diegu autobus horiei; hortaz, komeni da izena ezagutzea. 25 lineak ematen dituzte eguneko zerbitzuak, eta 10ek, gauekoak.

Eguneko zerbitzuak 1,50 euro balio du, baina 0,77 euroraino murrizten ahal da estankoetan eta denda elkartuetan eskuragarri dagoen garraio-txartela erabiliz. Informazio gehiago

Sanferminetan askoz ere zerbitzu handiagoa ematen dela azpimarratzekoa da, eta aldaketa batzuk egiten direla lineetan zein ibilbideetan.

Hiri-garraioari dagokion informazio osoa, hemen eskuragarri.