5671 erakusten - 5685@guztira
Iruñeko lau ikastetxek parte hartzen dute Udalak sustatutako eskola-ibilbide osasungarri eta seguruak bultzatzeko programan
Logo caminos escolares Dagoeneko lau ikastetxe daude Iruñeko Udalaren eskola-ibilbide osasungarri eta seguruak bultzatzeko programaren barruan. Honako hauek dira: Amaiur Ikastola, programaren aitzindaria izan zena; Sagrado Corazón ikastetxea (FESB) Colecaminos proiektuari berriro ekin diona, eta Buztintxuri eta Bernart Etxepare ikastetxe publikoak, beren proiektu pilotua hasi berri dutenak. Xedea da ikastetxerako...Dirurik gabeko truke-azoka txikiak alternatiba jasangarria eskainiko die erosketei ostiralera arte Ingurumen Hezkuntzako Museoan
Ingurumen Hezkuntzako Museoak dirurik gabeko truke-azoka txikian parte hartzeko aukera eskainiko du berriro aste honetan. Ekimen horrek erostearen alternatiba diren berrerabilpen moduak proposatzen ditu lehengaiak eta energia aurrezten dituen eredu jasangarriago baten alde. Azoka ostiralera arte egonen da zabalik, 10:00etatik 13:00etara goizez eta 18:00etatik 20:00etara arratsaldez, eta sarrera librea...Rueda de prensa del grupo municipal PSN
press_conferenceEtxebizitzak birgaitzeko ordenantza berriak Iruña lau jarduketa-eremutan banatu eta Alde Zaharra, Zabalgunea eta Milagrosa lehentasunezko eremu gisa ezartzen ditu
rehabilitacion Iruñeko Udalak idatzitako etxebizitzak birgaitzeko ordenantza berriaren aurreproiektuak lehenengoz hiri osoa barne hartzen du bere baitan, eta lau jarduketa-eremutan banatzen du; hala, Alde Zaharrak, Zabalguneak eta Milagrosak kontsiderazio berezia izanen dute hiriko gainontzeko auzoekin alderatuta, dituzten eraikuntza ezaugarri bereziak direla eta. Ordenantza berriak birgaitzeari, irisgarritasunari eta energia-eraginkortasunari lotutako udal-laguntzak...Iruñeak 50.000 euro arte eskainiko ditu 2023an edalontzi berrerabilgarriaren erabilera kudeatzeko, sanferminak ere hartzen dituen hamar festa-ekitaldi baino gehiagotan
vasos Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2023an edalontzi berrerabilgarriaren kudeaketa osorako kontratuaren luzapena onetsi du; kontratuak barne hartzen ditu banaketa, jasotzea, ondorengo garbiketa eta biltegiratzea. Guztira, Udalak 50.000 eurora bitarte emanen dizkio Varazdin laneratze-enpresa adjudikaziodunari, eta honek edalontzi berrerabilgarriak eraman beharko ditu gutxienez hamar festa-ekitalditara, , sanferminak ere barne. Edalontzi berrerabilgarria...Iruña Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrena prestatzen ari da, arteak, ondarea eta kultura ardatz izanen dituzten ekimen historikoekin
Iruña jarduera-programa zabal bat prestatzen ari da, arteak, ondarea eta kultura ardatz izanen dituzten ekimen historikoekin, Batasunaren Pribilegioaren sinaduraren 600. urteurrena ospatzeko. Itun hori hiriko mugarri esanguratsuenetako bat da; izan ere, Iruñeko Udala instituzio gisa eratzea ekarri zuen, gaur egunera arte dirauena, bai eta herritarren batasun, elkartasun eta anaitasun nahia...Ostegunean Iruñeko III. bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dira Nafarroako Antzerki Eskolan, Bertsoaroaren hasierarekin bat eginez
kartela Bihar Bertsoaroaren beste edizio bat hasiko da, Nafarroako Antzerki Eskolan eginen den bertso-jaialdiarekin. Ziklo honetako lehen hitzorduari hasiera emateko, 18:30ean, Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa eginen da. Ander Fuentes, Kattin Madariaga eta Iraun Zestau izan ziren kategoria bakoitzeko hiru irabazleak. Jorge Urdánoz, Kultura eta Berdintasuneko zuzendaria sari-banaketan parte-hartzekoa...Iruñeko Udalak ia 600 hautetsontzi garbitu ditu eta maiatzeko udal-hauteskundeetarako eta autonomia-erkidegokoetarako beharko den hautes-materiala prestatzen ari da
Otsailean abiatu dira maiatzeko udal-hauteskundeetarako eta autonomia-erkidegokoetarako hauteslekuetan instalatuko den materiala prestatzeko lanak. Iruñeko Udalak, Gizarte Enpleguaren bitartez, sei pertsona kontratatu ditu, lau gizon eta bi emakume, hauteskunde-egunerako dena prest egon dadin egin beharreko lanak egiteko. Kontratatutako sei pertsonak Lanera Bideratzeko eta Gizarteratzeko Lantaldeak (EISOL) hautatu ditu eta enplegagarritasun baxuko...Udaltzaingoaren hamabi ibilgailuk desfibriladoreak dituzte hil ala biziko egoeretan azkar erantzuteko
Guztira, Udaltzaingoaren hamabi ibilgailuk kanpoko desfibriladore erdiautomatiko (KDEA) dituzte gorabehera eta abisuei azkar erantzuteko pertsona batek bihotz-birikak geldirik dituen eta bizkortzea behar duen kasuei. Udaltzainak dira jarduten lehenak bizkortzeak hasteko arduradun gisa, osasun-langileak iritsi bitartean. Iaz 39 jarduketa egin ziren desfibriladorearekin, 2018 urtean egindakoak lau aldiz biderkatzen duen kopurua, gailu...Antton Telleriak “Nekatutak” bere bakarrizketarekin emanen dio hasiera ostiralean Nafarroako Antzerki Eskolan IrriZiklo euskarazko umore-zikloaren beste edizio bati
programa Euskarazko umorea Nafarroako Antzerki Eskolara iritsiko da martxoan IrriZiklo udal-programako lau ikuskizunei esker. Bakarrizketak eta komedia Antton Telleriaren, Jon Plazaolaren, Beatriz Egizabalen eta Xabier Flamarikeren, Garazi San Martínen eta Xabier Artiedaren eskutik. Saioak martxoaren 3an, 9an, 22an eta 29an eginen dira 19:00etan, sarrerak www.laescueladeteatro.com webgunean daude salgai 5 euroan...2022ko aurrekontuak
press_conference“Gridilla Etxe” zaharrak bota eta inguruak urbanizatu ondoren osatuta daude Sanduzelaiko parke berriaren 10.000 metro koadroak
Hirigintza Batzordeko eta Hirigintza Gerentziako kideek gaur, asteazkenarekin, bisitatu dute Sanduzelaiko parke berria, “Gridilla Etxe” zaharrak eraisteko lanak amaitu eta ingurua urbanizatu ondoren. Horrela, 10.000 metro koadrotik gorako eremu hori osatu da, zeinak eremu berdeak, jolasguneak eta zoladura berria barne hartzen baititu. Parkearen zati bat hartzen zuten “Gridilla Etxe” zaharrak...