Bihar Bertsoaroaren beste edizio bat hasiko da, Nafarroako Antzerki Eskolan eginen den bertso-jaialdiarekin. Ziklo honetako lehen hitzorduari hasiera emateko, 18:30ean, Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa eginen da. Ander Fuentes, Kattin Madariaga eta Iraun Zestau izan ziren kategoria bakoitzeko hiru irabazleak. Jorge Urdánoz, Kultura eta Berdintasuneko zuzendaria sari-banaketan parte-hartzekoa da.
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako lehiaketak 39 lagunen (19 emakume eta 20 gizon) 43 lan jaso zituen, eta ia bikoiztu egin zen aurreko bi edizioetan aurkeztutako lanen kopurua: 22 (2021ean) eta 24 (2020an).
Lehiaketaren oinarrietan hiru kategoria ezarri ziren parte-hartzaileen adinaren arabera. Adin txikikoen A kategorian Iraun Zestauk kulturarako 150 euroko abonamendu bat irabazi zuen ‘Amilotxa’ bertso-sortarekin; B kategorian Kattin Madariaga gailendu zen 2005 eta 2008 urteen artean jaiotakoen artean eta 350 euro lortu zituen saritan; eta C kategorian, 2004.urtean edo lehenago jaiotakoen artean, 1.500 eurorekin, lehen saria Ander Fuentesendako izan zen, ‘Iluntzean’ lanarekin.
Aurkeztutako lanek gai eta neurri librekoak izan behar zuten, euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Bertsoen doinua zehaztu behar zen, eta horrez gain, lanek oinarrizko kalitate-irizpideak bete behar zituzten. A eta B kategorietan egile bakoitzak 3 lan aurkezten ahal zituen gehienez ere, eta C kategorian, berriz, lan bakarra.
Lehen mailako bertso-jaialdia
Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Julio Soto, Miren Artetxe eta Saioa Alkaiza arituko dira bertsotan Bertsoaroaren edizio honetako lehen jaialdian. 19:00etatik aurrera, lehen mailako bertsolaritza izanen dugu; zenbait sariketatako lau irabazle tartean, bertsolariek Ainhoa Larretxea aurkezlearen esanetara osatuko dituzte bertsoak.. Jaialdirako sarrerak 5 euro balio du eta Nafarroako Antzerki Eskolako. webgunean erosten ahal da. 14 urtetik beherakoak doan sartuko dira.
2023. urteko Bertsoaroak hogeita hamabigarren edizioa du eta sei jarduerako egitarauan entzule mota guztiendako hitzorduak proposatzen ditu. Otsailaren 9tik martxoaren 2ra lehen kategoriako eta gazteendako jaialdiak, haurrendako lantegiak, ikus-entzunezko ikuskizun bat eta, aurtengo berrikuntza, zentzumenei lotutako bertso-afari bat eginen dira.
2023ko Bertsoaroa
Otsailak 9, osteguna, 19:00. Nafarroako Antzerki Eskola
- BERTSO-JAIALDIA
- Bertsolariak: Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Julio Soto, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza. Aurkezlea: Ainhoa Larretxea
- Sarrerak: 5 euro (NAEren webgunean. 14 urte bitartekoak, doan)
Otsailak 15, asteazkena. 19:00. LABA (Gazteluko plaza 2)
- BERTSOLARI GAZTEEN EMANALDIA
- Bertsolariak: Beñat Astitz, Bittori Elizalde, Eki Mateorena, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao, Maddi Agirre. Aurkezlea: Iratxe Muxika
- Sarrera librea, leku guztiak bete arte
Otsailak 16, osteguna, 19:00. Nafarroako Antzerki Eskola
- ‘ANONYME POPULAR’
- Ideia eta arte-zuzendaria: Igor Anonyme Popular
- Hitzak eta ahotsa: Igor Elortza
- Doinuak eta hotsa: Rafa Rueda
- Ikus-entzunezko narrazioak: Kulturaz kooperatiba
- Eszena-aholkularia: Oier Zuñiga
- Irudia: Gotzon Garaizabal eta Malen Amenabar
- Sarrerak: 5 euro (NAEren webgunean. 14 urte bitartekoak, doan)
Otsailak 18, larunbata. 11:00. Milagrosako Civivoxa
- ‘BERTSO JASA, BAT-BATEKO JOLASA’. Haurrendako bertso-lantegia
- Bertsolariak: Ainara Ieregi, Iker Gorosterrazu. 8 eta 12 urte bitarteko haurrendako.
- Izena eman behar da nafarroa@bertsozale.eus helbide elektronikoan edo 948 143 747 telefonoan, otsailaren 16a arte
Otsailak 23, osteguna, 19:00. Nafarroako Antzerki Eskola
- BERTSO-JAIALDIA
- Bertsolariak: Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena, Sarai Robles. Aurkezlea: Maialen Belarra
- Sarrerak: 5 euro (NAEren webgunean. 14 urte bitartekoak, doan)
Martxoak 2, osteguna. 20:00. Geltoki
- ZENTZUMENEI LOTUTAKO BERTSO-AFARIA
- Bertsolariak: Alazne Untxalo, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina. Aurkezlea: Ander Aranburu
- Txartelak: 21 euro (www.geltoki.red webgunean salgai)