Udaltzaingoaren hamabi ibilgailuk desfibriladoreak dituzte hil ala biziko egoeretan azkar erantzuteko

Udaltzaingoaren hamabi ibilgailuk desfibriladoreak dituzte hil ala biziko egoeretan azkar erantzuteko
2022an 39 esku-hartze egin ziren kanpoko desfibriladore erdiautomatikoekin, eta agenteek horiek erabiltzeko berariazko prestakuntza jaso dute
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Guztira, Udaltzaingoaren hamabi ibilgailuk kanpoko desfibriladore erdiautomatiko (KDEA) dituzte gorabehera eta abisuei azkar erantzuteko pertsona batek bihotz-birikak geldirik dituen eta bizkortzea behar duen kasuei. Udaltzainak dira jarduten lehenak bizkortzeak hasteko arduradun gisa, osasun-langileak iritsi bitartean. Iaz 39 jarduketa egin ziren desfibriladorearekin, 2018 urtean egindakoak lau aldiz biderkatzen duen kopurua, gailu hauek zabaltzeari esker.

Izan ere, Udaltzaingoaren ibilgailuetan erabilgarri dauden kanpoko desfibriladore erdiautomatikoak esponentzialki handitu dira azken urteetan. Orain, hamabi gailu edukitzeak ahalbidetzen du hiriko auzo guztiek desfibriladore unitate mugikorrak edukitzea, larrialdi baten aurrean ekiteko prest. Desfibriladoreak erabiltzeko, Udaltzaingoko agenteek berariazko prestakuntza jaso dute, 96/97 Foru Dekretuaren bidez arautua, eta jarduketa-protokolo bat bete behar dute osasun-langileak bertara iritsi arte. 

Protokolo horrek barne hartzen du bihotz-biriketako bizkortze-maniobrak (BBB) hastea, txandaka toraxaren konpresioak egin eta airea emanez desfibriladorea iritsi bitartean, eta behin desfibriladore aktibatuta, argibideak jarraitzea, BBBarekin segitzeko. Bi elementuak txandakatzea giltzarri da jarduketa arrakastaz burutzeko. Baina biziraute-katean dauden guztiek elkar ulertzea ere funtsezkoa da, larrialdietara deia egiten duenarengandik hasi eta osasun-langileenganaino, ospitalera eraman arte egonkortu beharko baitute gaixoa. 

Udaltzaingoak azpimarratzen du garrantzitsua dela larritasun-egoera batean egiten den larrialdi-deian datu zehatzak ematea. Dei horretan funtsezkoa izanen da arriskuan dagoen lagunaren helbide zehatza ematea, patruila-ibilgailua ahalik eta lasterren iritsi dadin. Desfibriladoreak patruila-ibilgailuetan etengabeko mugimenduan dabiltzanez, larrialdi bati erantzuteko denbora nabarmen murrizten da. Kasu batzuetan agenteak bi minutu eskasetan iritsi ziren desfibriladorearekin, gertakizunaren tokitik gertu zeudelako.

Jarduketa-protokoloa 
Bizitza arriskuan dagoen larrialdi-dei batera joaten diren agenteek egin behar duten lehen urratsa da gertakariaren tokia eta biktimak kordea galduta duen ala ez egiaztatzea. Kordea galdu badu arnasbidea ireki behar da eta ea arnasten duen ziurtatu. Hala ez bada egoera horren berri eman behar zaio 112ari eta bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) hasi behar da denbora irabazteko: berehala hasi behar dira bularraldean konpresioak eta aireztatzeekin txandakatu, 30 zanpaketa eta 2 aireztatze. 

Zanpatzeak eta aireztatzeak bezain garrantzitsua da, ahal delarik, desfibriladore bat erabiltzea. Behin kanpoko desfibriladore erdiautomatikoa piztuta, jarraibide egokiak ematen ditu, eta uneoro jarraitu behar dira. Gailuak aukera ematen du bihotzaren erritmoa aztertzeko, desfibrilatzeko aukera duten arritmia hilkorrak identifikatzeko eta bihotzaren erritmoa ezarriko duen deskarga elektrikoa emateko. 

Kanpoko hamabi desfibriladore erdiautomatikoak gehitu egiten zaizkie Udaletxean eta Iratxeko Monastegiko kaleko Udaltzaingoaren egoitzan dauden bi desfibriladore finkoei eta hiriko hainbat kirol-instalaziotan dauden beste 14 erdiautomatikori. Zehazki, honako hauetan daude desfibriladoreak: Arrosadia, Azpilagaña, Ermitagaña, Ezkaba, Jose Mª Iribarren, Arrotxapea, Sanduzelai eta Mendillorriko kiroldegietan; Sanduzelai eta Lezkairuko belarrezko futbol-zelaietan; Labrit pilotalekuan; Arantzadiko kirolgunean; Sanduzelaiko kirol-hirian eta “Caparrosoren Errota” Piraguismo Zentroan.

¿Te ha sido útil esta página?