Hizkuntza-normalizaziorako Planaren parte hartzeko prozesua erdialdera iritsiko da asteartean: hirugarren saioa izanen da, eta diagnostiko-faseari amaiera emanen dio

Hizkuntza-normalizaziorako Planaren parte hartzeko prozesua erdialdera iritsiko da asteartean: hirugarren saioa izanen da, eta diagnostiko-faseari amaiera emanen dio
Saioa 18:00etan eginen da, Pompelo Civivoxean, eta herritarrei zabalik egonen da
Plan de Normalización Lingüística

 

Iruñean Euskara Sustatzeko Hizkuntza-normalizaziorako lehenbiziko Plana (2027-2031) egiteko parte hartzeko prozesuaren beste saio bat eginen da bihar (asteartea): arratsaldeko 18:00etan izanen da, Pompelo Civivoxean. ‘Iruñean HIRIERAZ, mucho que hablar’ izeneko parte hartzeko prozesuaren barruan, bost saio egitea aurreikusten da otsailetik maiatzera bitarte, eta biharkoa hirugarrena izanen da. Saioak amaiera emanen dio planaren diagnostiko-faseari, eta proposamenak jaso eta baloratuko ditu, etorkizunera begirako lanari hasiera emateko. 

Hizkuntza-normalizaziorako Planak herritar guztiei bermatu nahi die euskara ezagutu eta erabiltzeko eskubidea. Hauek dira oinarrizko premisak: euskara hiriak berezkotzat duen hizkuntza izatea eta gizarte-kohesiorako osagai bihurtzea, hala Iruñeko bi hizkuntzen arteko bizikidetza sustatuta. Planak helburu du euskara zaindu eta babestea, errespetuz bermatuta Iruñeko bizitza publikoan duen presentzia, betiere bizikidetza, ezagutza eta aniztasunarekin bat eta haren erabilera boluntarioa abiapuntu hartuta.

Herritar orori zuzendutako parte hartzeko prozesua da: pertsona, talde eta elkarteek euskararen egungo egoeraren inguruko ikuspegia eta esperientzia aditzera ematea da helburua. Prozesua otsailaren 11n (asteazkena) aurkeztu zen, eta otsailaren 26ko (osteguna) saioan 35 lagunek hartu zuten parte: diagnostiko-saio bat egin zen, eta, sektoreen araberako analisia ardatz hartuta, funtsezko gaiei heldu zieten, hala nola euskararen ezagutza, erabilera eta prestigioa eta hiztun berriak. 

Decide Pamplona plataforman ‘Iruñean HIRIERAZ, mucho que hablar’ prozesuarekin lotutako informazio gehiago dago: prozesuak dituen faseak eta haren garapena kontsultatzen ahal dira bertan. Aurki, atal bat gaituko da herritarrek ekarpenak egin ditzaten. 


PARTE HARTZEKO SAIOAK. HIZKUNTZA-NORMALIZAZIORAKO PLANA

  • Martxoak 31, asteartea. 18:00. Pompelo Civivoxa

    • Diagnostiko orokorra

  • Apirilak 23, osteguna.18:00. Pompelo Civivoxa

    • Hizkuntza-normalizaziorako Planerako proposamenak

  • Maiatzak 20, asteazkena. 18:00 Pompelo Civivoxa

    • Ateratako ondorioen aurkezpena

¿Te ha sido útil esta página?