Subvenciones jóvenes emprendedores

 

Iruñeko Udalak 2023an 60.000 euro bitarte bideratuko ditu gazte ekintzaileek beren negozio-ideiak garatu ahal izan ditzaten. Gaur argitaratu da NAOn dirulaguntza horien deialdia, zeinak aurten 20. edizioa bete baitute. Hogei urte dira Udalak hiriko gazte ekintzaileen ideia eta proiektuak bultzatzen dituela ekimen honen bidez. 


Bihartik aurrera eta aurtengo urriaren 10era bitarte zabalik dago epea interesa dutenek eskaerak aurkeztu ahal izateko, hala telematikoki Iruñeko Udaleko Egoitza Elektronikoan nola aurrez aurre Udaleko edozein erregistrotan, edo legeak aurreikusten dituen beste edozein bidetik. Nortasun juridikoa duten entitateek eskaera telematikoki aurkeztu beharko dute nahitaez. Finantzaketa arin eskuratzea eta ekimenaren hedapena errazte aldera, partida urtean zehar hiru ebazpenen bidez banatzen da, hala, gazteek denbora gehiago izan dezaten urtean zehar haien negozioak prestatu, eratu eta dirulaguntzetara modu mailakatuan aurkezteko.

 

 

BETEKIZUNAK

•    Zerga-egoitza Iruñean duten pertsona fisiko edo juridikoak

•     Jarduera ekonomiko berri bat eratzen duten edo eratu dutenak eta JEZn alta lehenbiziko aldiz 2022eko irailaren 15etik 2023ko irailaren 14ra bitartean eman dutenak

•    18 eta 35 urte bitarte edukitzea JEZn alta emateko datan eta, elkarteen kasuan, gutxienez bazkideen bi herenek 18 urte beteta izatea eta 35 urte baino gehiago ez izatea (sozietate zibil, irregular, kolektibo edo komanditario bakunak badira) edo adin-tarte horietakoek kapital sozialaren bi heren jarri izana (merkataritzako kapital-sozietateak, lan-sozietateak eta kooperatibak badira).