Lurdes Iriondo, euskarazko musikaren aitzindaria, da asteartean Kondestablen proiektatuko den dokumentalaren protagonista

Lurdes Iriondo, euskarazko musikaren aitzindaria, da asteartean Kondestablen proiektatuko den dokumentalaren protagonista
Emanaldia Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak hiru hilean behin antolatzen duten kultur programazioaren parte da

psis_upna_web

 

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Ateneoak hiru hilean behin antolatzen duten euskarazko kultur programazioaren barruan, asteartean, azken jarduera eginen da Kondestable Civivoxean. 19:30etik aurrera, Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako dokumentala proiektatuko da, euskarazko musikan aitzindaria eta euskal kulturaren transmisioan erreferentea izan den emakumeari buruzkoa. Sarrera librea izanen da, toki guztiak bete arte.

Inge Mendioroz Ibañezek zuzendu du dokumentala eta Idoia Garzes Aldazabal da gidoilaria; ekoizpenak 2025eko Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean parte hartu zuen. Lurdes Iriondo Ez Dok Amairu mugimendu abangoardistaren sortzaileetako bat izan zen, eta haren abestiak, bakarka zein Xabier Leterekin edo beste artista batzuekin batera, 60. eta 70. hamarkadetako memoria kolektiboaren erreferente bilakatu ziren. Berdintasunaren ikuspegitik ere aitzindaria izan zen, emakume sortzaileak esparru publikoan kokatzeko gaitasuna izan baitzuen, eta, aldi berean, euskarazko haurrendako literaturaren esparruan funtsezko ekarpena egin zuen. 

Proiekzioaren ondoren, solasaldi bat eginen da Inge Mendioroz Ibáñez zuzendariarekin. Zinemagilea kamerari eta muntatzaile gisa aritu da lanean, Behirada izenpean. Diseinu grafikoa eta ilustrazioa ikasi zituen, eta hainbat urtez maketazio-lanak egin zituen Gaztezulo aldizkarian. Muntaketa eta postprodukzioko masterra egin ondoren, Raúl Lópezen eta Lauren Dufreche-ren filmetako batzuetan laguntzaile aritu zen, hala nola Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentalean. Pioneras (Aitzindariak) film luze dokumentala ere zuzendu du. 

Idoia Garzes kazetari eta idazle gipuzkoarrakhainbat genero landu ditu ibilbide profesionalean zehar, hala nola haur- eta gazte-literatura, narrazioa eta eleberria. 2019an Xabier Lizardi saria irabazi zuen Hari single bat lanari esker, baita Augustin Zubikarai saria ere, Mendiko gaitza eleberriari esker.

¿Te ha sido útil esta página?