4036 erakusten - 4050@guztira
Martxoak 19, asteartea
08:00 Udal-taldearen bilera 09:30 Bilera Donejakue Bidearen Lagunen Elkartearekin. Alkatearen bulegoa 09:30 Bilera Animsako zuzendari kudeatzailearekin. Alkatearen bulegoa 18:30 Arrotxapeko Auzo-eztabaidaguneaUdal Errolda –gaur egun 211.498 pertsona biltzen dituen erregistroa– kudeatzeko sistemen eraldaketa digitalerako eta modernizaziorako proiektu batera batu da Iruña
Oficina padrón Iruñeko Udalak biztanleen udal-errolda kudeatzeko sistemen eraldaketa digitalerako eta modernizaziorako proiektu bati ekin behar dio, arau-aurreikuspen berrietara egokitzeko. Une honetan Iruñean 211.498 lagun bizi dira: 111.267 emakume eta 100.231 gizon. Tokiko Gobernu Batzarrak, Nafarroako Gobernua horren buru dela, foru-komunitateko tokiko entitateendako Europako proiektu batera atxikitzea sinatu du. Proiektua...Txistulariek eta gaiteroek 2025eko martxoaren 31ra arte jarraituko dute Udalaren ekitaldiak girotzen
gaiteros Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko Txistularien Banda Elkartearekin eta Iruñeko Gaiteroak Elkartearekin dituen kontratuen hirugarren luzapena onetsi du. Horrela, bi taldeek hiriko hainbat ekitaldi eta ospakizunetan parte hartuko dute, 2025eko martxoaren 31ra arte. Hirugarren luzapen horren zenbatekoa 62.524,10 eurokoa da txistularien kasuan, eta 47.316,28 eurokoa, gaiteroen bandaren kasuan....Iruñeko Udalak ipuinetako oporrak proposatu ditu txikienendako Aste Santurako, Hans Christian Andersen idazlearen figura ardatz hartuta
talleres civivox Aste Santuko eskola-oporrekin bat eginez, Iruñeko Udalak haurrendako programazio oso bat prestatu du hiriko Civivox sarean, Hans Christian Andersen ezin konta ahala ipuinen idazlearen inguruan. Hark idatziak dira, esaterako, Enperadorearen jantzi berria, Sirenatxoa, Erpurutxo edo Ahatetxo itsusia. Eskola-umeendako jai diren apirilaren lehen asteko egunetarako jardueren artean, zinema,...Mistoen eraikinean, ostiralean, 'La ilustración navarra hoy' hitzaldia eginen da 'Euskal Irudigileak, 20 urte' erakusketaren barruan
Expo ilustradores Ziudadelako Mistoen eraikinean, ostiralean, 18:30ean, 'La ilustración navarra hoy' hitzaldia eginen da, 'Euskal Irudigileak, 20 urte' erakusketaren jarduera osagarri gisa. Hitzaldian esparru horretan duten esperientzia kontatuko duten hainbat belaunalditako hiru ilustratzailek parte hartuko dute: Concha Pasamarrek esparru editoriala izanen du ardatz, Mikel Santos ‘Belatzek’ komikien eta kamiseten sorrera...Iruñeko Udaltzaingoak 5.459 salaketa jarri zituen iaz, 2022an baino % 10,1 gutxiago, eta 763 pertsona atxilotu zituen
CECOP Iruñeko Udaltzaingoak 2023a itxi zuen hainbat delitugatik 5.459 salaketa jarrita, iaz baino % 10,1 gutxiago, orduan 6.071 jarri baitzituzten. Iaz, 763 pertsona atxilotu zituzten eta 2.219 auzi penal argitu ziren. Atxilotutako pertsona guztien artean, 158 tratu txar fisiko eta psikologikoengatik atxilotu zituzten, 106 bortxa edota larderia erabilita lapurtzeagatik eta...Naturan oinarritutako soluzioak eta teknologia, Iruñeko natura-ondarea kudeatzeko binomioa
Riego Iruñeko berdeguneak prest daude teknologiaren erabileran aldaketak egiteko. Belardiek, zuhaitzek eta parterreek haien ziklo begetatiboa aktibatzen dutenean, Lorategi Zerbitzuak horien zaintza birprogramatzen du, ez soilik zereginen berrantolaketari dagokionez, baita eguneratze digitalaren ikuspegitik ere. Urteak dira Udala berdeguneak birnaturalizatzeko eta jasangarri bihurtzeko era jarraituan lan egiten hasi zela naturan oinarritutako...Martxoak 27, asteazkena
08:00 Udal-taldearen bilera 12:00 Aurrekontuen Ezohiko Osoko Bilkura (Osoko Bilkuren Aretoa) 16:00 Udal-taldearen bileraMartxoak 31, igandea
17:00 Eskuz binakako pilota txapelketako finala (Navarra Arena)80 artistak baino gehiagok beren lanak laga dituzte Artea Oinez erakusketaren beste edizio baterako
Artea Oinez Artea hizkuntza unibertsal gisa hartuta, Zangozako Ikastolak eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak Artea Oinez erakusketaren edizio berria antolatu dute. Erakusketa Kondestable Civivoxean egonen da ikusgai maiatzaren 5era bitarte. Maider Beloki Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotziak gaur goizean aurkeztu du erakusketa, Josu Reparaz Leiza Nafarroako Ikastolen Federazioko zuzendariaren eta...Apirilaren 8an, astelehenarekin, 2024ko Sanferminetako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea amaituko da
Cartel San Fermín Bi aste barru itxiko da San Fermin Kartelen Lehiaketako lanak aurkezteko epea, hain zuzen ere apirilaren 8an, astelehenarekin, 14:00etan. Lanak telematikoki aurkeztu behar dira udal-webgunean dagoen honako formulario digitalaren bidez: www.pamplonaescultura.es/eu . Epaimahai profesionalak hamar kartel finalista aukeratuko ditu eta herri-bozketa bidez hautatuko da aurtengo sanferminak iragarriko...Gaur hasi dira Belosoko igarobide jasangarri berriko obrek eragindako desbideratzeak adierazteko seinaleak jartzen, lanek trafiko mozketak eraginen baitituzte apirilaren 15etik aurrera
mapa itinerarios Astearte honetan, Belosoko obrek zirkulazioan izanen duten eraginaren berri emateko seinaleak jartzen hasiko dira. Igarobide jasangarri berria eraikitzeko lanak aurrera doaz, eta erdigunera doan trafikoa antolatzeko bi seinaleztapen-eraztun diseinatu dira, bata kanpokoa eta bestea barrukoa, eta lanak egin ahala desestaliko dira. Seinaleak Aste Santuko oporren ondoren desestaliko direla...Iruña Hiria XVIII. Nazioarteko Poesia Sarirako deia egin da, eta apirilaren 30era arteko epea izanen da lanak, euskaraz eta gaztelaniaz, aurkezteko
Premio Poesía Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak Iruña Hiria XVIII. Nazioarteko Poesia Sarirako deia egin dute. Apirilaren 30ean (asteartea), 14:00etan, amaituko da lanak aurkezteko epea. Pertsonak orok parte hartzen ahal du, edozein nazionalitate izanik ere, betiere aurkezten diren lanak gaztelaniaz edo euskaraz idatziak badira. Salbuespen bakarra aurreko urteetan saritutako pertsonak...Ecozine Zinema eta Ingurumeneko Nazioarteko Jaialdiak dokumentalak eta film laburrak eskainiko ditu apirilaren 8tik 11ra Golem Baiona zinema-aretoetan, sarrera doan dela
Ecozine Ecozine Film Festival Nazioarteko Zinema eta Ingurumen Jaialdia Iruñean izanen da berriro apirilaren 8tik 11ra. Udalaren Ingurumen Hezkuntzako lantaldeak sustatutako jaialdi horren helburua topagune bat sortzea da kulturaren eta ingurumenaren inguruan. Ingurumenari buruzko dokumentalak eta film laburrak proiektatuko dira, eta horien zuzendariekin hitz egiteko aukera aparta izanen da. Sail...Apirilak 12 ostirala
08:00 Udal-taldearen bilera 09:30 Komunikazio-bilera gobernu-taldearekin 13:00 Udal-panteoiari buruzko hitzarmena sinatzeko ekitaldia