Mistoen eraikinean, ostiralean, 'La ilustración navarra hoy' hitzaldia eginen da 'Euskal Irudigileak, 20 urte' erakusketaren barruan

Mistoen eraikinean, ostiralean, 'La ilustración navarra hoy' hitzaldia eginen da 'Euskal Irudigileak, 20 urte' erakusketaren barruan
Hainbat belaunalditako ilustratzaileek –Andrea Ganuza, Concha Pasamar eta Mikel Santos “Belatz”– beren esperientzia kontatuko dute, Kike Infamek moderatuta

Expo ilustradores


Ziudadelako Mistoen eraikinean, ostiralean, 18:30ean, 'La ilustración navarra hoy' hitzaldia eginen da, 'Euskal Irudigileak, 20 urte' erakusketaren jarduera osagarri gisa. Hitzaldian esparru horretan duten esperientzia kontatuko duten hainbat belaunalditako hiru ilustratzailek parte hartuko dute: Concha Pasamarrek esparru editoriala izanen du ardatz, Mikel Santos ‘Belatzek’ komikien eta kamiseten sorrera eta Andrea Ganuzak kontrakultura eta autoedizioa. Hitzaldia Kike Infame, erakusketaren komisarioak moderatuko du.

Hala, hiru ikuspegi eskainiko dira, martxoaren 31ra arte (igandea) ikusgai izanen den Euskal Irudigileak, 20 urte erakusketan agerikoa den Nafarroako ilustrazioaren aniztasunaren berri emateko. Erakusketa horrek 300 ilustrazio baino gehiago biltzen ditu, eta horien bidez mende honetan Nafarroako eta Euskadiko ilustrazioak izan duen bilakaera ikus daiteke. 170 bazkideen banakako lanak daude ikusgai, baita elkartearen mugarri handien 50 lanen originalak eta askotariko piezak ere

Egun hauetan Iruñean ikusgai dagoen eta aurretik  Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta baita Mexikoko Guadalajara hirian ere ikusgai izan den erakusketa honek hainbat ahots anonimotasunetik ateratzea eta haien talentua ezagutzeko aukera eskaintzen du. Izan ere, erakusketaren zati bat Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen Elkarteko (Euskal Irudigileak) kideen autorretratuekin josi da. Erakusketak sektorearen bizitasuna du ardatz, maila lokalean zein globalean.

Ostiraleko hitzaldiaz gain, 20. urteurrena dela eta, liburu bat argitaratu da, eta bertan, Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen Elkarteko (Euskal Irudigileak) lehendakari izandako guztien artean kolektiboaren historia errepasatzen dute. Podcast bat ere egin da, hiru saiotan banatuta. Erakusketaren egunetan proiektatuko da, eta bertan protagonisten iritziak entzun ahal izanen dira.

Ziudadelako Mistoen eraikinean erakusketa bisitatzeko ordutegia honakoa da: asteartetik larunbatera: 11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30; eta igande eta jaiegunetan: 11:30 – 13:30.
 

‘EUSKAL IRUDIGILEAK, 20 URTE

Hitzaldia: La ilustración navarra hoy

  • Martxoaren 22an, ostirala, 18:30ean, Ziudadelako Mistoen eraikinean
  • Ilustratzaileak: Andrea Ganuza, Concha Pasamar eta Mikel Santos “Belatz”
  • Moderatzailea: Kike Infame, erakusketaren komisarioa

Erakusketa: Euskal Irudigileak, 20 urte

  • Martxoaren 31ra arte. Ziudadelako Mistoen eraikina
  • Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 18:30etik 20:30era; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era; astelehenetan, itxita.
¿Te ha sido útil esta página?