Apirilaren 8an, astelehenarekin, 2024ko Sanferminetako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea amaituko da

Apirilaren 8an, astelehenarekin, 2024ko Sanferminetako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea amaituko da
Jatorrizko eta argitaratuko gabeko kartelak telematikoki aurkeztu behar dira, honako webgune honetan: www.pamplonaescultura.es/eu

Cartel San Fermín

Bi aste barru itxiko da San Fermin Kartelen Lehiaketako lanak aurkezteko epea, hain zuzen ere apirilaren 8an, astelehenarekin, 14:00etan. Lanak telematikoki aurkeztu behar dira udal-webgunean dagoen honako formulario digitalaren bidez: www.pamplonaescultura.es/eu. Epaimahai profesionalak hamar kartel finalista aukeratuko ditu eta herri-bozketa bidez hautatuko da aurtengo sanferminak iragarriko dituen lan irabazlea.

Egile edo kolektibo bakoitzak kartel bakarra aurkezten ahalko du, betiere pertsona fisikoak badira. Ezin izanen dute parte hartu lehiaketan aurreko edizioetan finalisten artean hautatutako obrek. Kartelak, beraz, jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan beharko du, eta teknika librekoa. Ez da osorik ez esklusiboki adimen artifizialaren bidez sortua izanen. Aurkeztutako artxibo digitala hartuko da azken obratzat, eta behin bidalita ezin izanen da aldatu lehiaketaren ezein unetan. 

Kartelak ‘San Fermín’, ‘2024’, ‘Pamplona/Iruña’ eta ‘Del 6 al 14 de julio/Uztailaren 6tik 14ra’, testuak erakutsi beharko du, bai eta hiriko armarria ere. Obran duten kokapena librea izanen da. Testua irakurgarria izanen da, eta beraz, erabilitako tamainak zein tipografiak ongi irakurtzea erraztu behar dute. Oinarriak kulturako udal-webgunean webgunean kontsultatzen ahal dira. Sanferminetako kartelaren irabazlearen saria 6.000 euro dira.

Ez kartelen irudirik ez egilearen izenik lehiaketa amaitu arte
Ezin izanen da adimen artifizial sortzaileak osorik zein bakarrik sortutako lanik saritu. Kartela egiteko AA erabiltzen bada, egileak kartelaren erabilerari buruzko informazioa eman beharko du, esku-hartze maila zehaztuz eta jabetza intelektualaren eskubideak errespetatzen direla bermatuz, bai eta datasetaren gardentasuna eta adimen artifizialaren eta jabetza intelektualaren araudiak ezarritako gainerako betebeharrak betetzen direla ere.

Iruñeko Udalak gogorarazi du lehiaketan parte hartzea anonimoa dela eta horrela mantendu behar dela fase guztietan. Beraz, ezinen da argitara eman kartelen irudirik (hautatua izan ala ez), ezta aurkeztutako lanen egilerik ere lehiaketaren behin betiko ebazpena eman aurretik. Anonimotasun-betebeharrari lotutako oinarriak ez betetzea arau-hauste larritzat joko da. Arau-hauste larri horri dagokion zehapenak, edizio honetatik baztertzeaz gain, 3 urtez lehiaketara ezin aurkeztea ekarriko du.

Kartelak telematikoki aurkeztea
Lanak aurkezteko formularioan www.pamplonaescultura.es/eu webgunearen bidez sartu behar da, “Sanferminetako Kartel Lehiaketa” izenburuko esteka sakatuta. Formularioa betetzeko, gaitutako lauki guztiak bete behar dira agertzen diren hurrenkeran, kontuan hartuta izartxo batez markatutako eremuak nahitaez bete behar direla. Formularioa euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez betetzen ahal da. 

Egilearen datu pertsonalak (izena, abizenak, NAN, telefonoa eta posta elektronikoa, jaioteguna eta jaioterria eta helbidea), kartelaren datuak (leloa, deskribapen laburra) eta curriculum profesional labur bat aurkeztuko dira. Kartelaren irudia duen fitxategi bakarra erantsiko da, 820 x 1171 pixeleko neurriekin, JPGan aurkeztuko da (sistemak ez ditu onartuko beste luzapen batzuk dituzten fitxategiak) eta gehienez 2 MBko tamaina izanen du. Kontuan izan behar da 10 kartel finalistek, inprimatzen direnean, 1000 x 700 mm-ko formatua izanen dutela (bertikalean). Lehiaketa honetara aurkeztutako kartelaren egilea dela adierazi, obra hori jatorrizkoa eta argitaragabea dela, eta kartela egitean ez dela AA osorik edo esklusiboki erabili aitortzen duen laukitxoa ere sakatu beharko da.

Eremu guztiak bete ondoren, formularioa igortzeko, horretarako gaitutako botoia sakatu beharko da. Izapide horrek ez du amaitzen izen-ematea. Orduan, parte-hartzaileak mezu elektroniko bat jasoko du emandako helbidean, eta bertan formularioko datuen laburpena bidaliko zaio. Ondorioz, bigarren eta azken mezu bat bidaliko da, eta bertan baieztatuko da lehiaketan parte hartuko duela, kartelaren leloarekin, identifikazio-agiriarekin eta lehiaketan erreferentzia gisa erabiliko den plika-zenbakiarekin. 


 

¿Te ha sido útil esta página?