Sanferminak, 1980. urtea geroztik Nazioarteko Interes Turistikoko Jaiak, urtero uztailaren 6tik 14ra bitarte ospatzen dira. Festak uztailaren 6an hasten dira, 12:00etan, suziriaren jaurtiketarekin Txupinazoan; eta uztailaren 14an amaitzen dira, 00:00etan, sanferminen agur ofiziala den "Gaixoa ni!" ekitaldiarekin. Mundu osoan ospea duten festak dira.
Etenik gabeko bederatzi festa-egun horietan, Iruña guztiz eraldatu egiten da eta jendea protagonista nagusia da. Sanferminen izaera partizipatibo, askotariko eta espontaneoak festa paregabe eta bereziak egiten ditu, non errespetua abiapuntu bezala hartuta pertsonak orok aske eta bere kasa goza dezakete.
Sanferminak kalean bizitzekoak dira, beti prest hiria blaitzen dituen giro, musika, zalaparta eta alaitasun orokorrak gozatzeko. Horrekin batera festetarako antolatzen diren ekitaldien kopuru handiak –programakoak zein programatik kanpokoak, peñek antolatuak– halako kutsu magikoa eta berezia ematen die sanferminei, mundu osoan ospetsu bilakatzeraino.
Festa hauetan nabarmentzekoak diren ekitaldiak ugari dira: Txupinazoa, Entzierroa, zezenketak, San Ferminen ohorez uztailaren 7ko Prozesioa eta Riau Riaua, La Pamplonesa bandaren eskutik entzierroaren aurretik ehun urte dituen goizeko dianak, su artifizialak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, festaren arima diren peñak... Horrez gain, zenbait egun hainbat kolektibori eskaintzen zaizkie: Baiona eta Hiri Senidetuen Eguna, haurren eguna baita nagusiena ere, betiere, San Fermini eskainitako egun handia ahaztu gabe, eta Txupinazo eta Gaixoa ni!-aren egunak.
Festa kalean gertatzen da, eta askotariko aukerak daude bakoitzak nahi duen bezala ongi pasa dezan. Sanferminetan ematen den murgilketa erabatekoa da, bertakoak zein bisitariak zuri-gorriz janzten baitira, sanferminak festa paregabe bihurtzen dituen ukitu ezberdin hori emateko.