Jantzia: zuri-gorriz

Iruñeko kaleak bi kolore horiez blaitzen dira txupinazotik festak amaitu bitarte. Ohikoa iruindar jantzia janztea da: Galtza eta alkandora zuriak eta gerriko eta zapi gorriak ("pañuelikoa").

Iruñera munduko bazterretatik datozen guztiek beharrezko uniformea daramate, edo eraman beharko lukete, hura baita festa-partaidea sentitzeko gakoa. Inork ez daki seguru zein izan zen jantzi honen jatorria, baina La Veleta peña ohiari esker zabaldu zen; izan ere, 30eko hamarkadan kolore horiek erabili zituzten gainerako peñetatik bereizteko.

Bertakoei jaramon eginda, jantzi-multzoaren bereizgarriena zapia da. Osagarri hau  txupinazoa jotzearekin batera lepoan lotzea nahitaezkoa da.

 

JANTZIAREN EZINBESTEKOAK

  • Zapi gorria: Zapia txupinazoaren ostean lepoan lotzen da, eta festei amaiera ematen dien ekitaldian, 'Gaixoa ni’ deritzonean, kendu. Iruñako edo Nafarroako armarria brodatua eraman ohi du, hala ere, badaude peña zein kolektibo batena edota, txikienen kasuan, zapia daraman pertsonaren izena brodatua daukatenak ere.
  • Sanferminetako gerrikoa: Neurri eta kolore bereizgarriak ditu. Gorria da eta 2,5 metro luze eta 12 cm zabal ditu.
  • Arropa zuriak: Jantzirik ohikoena alkandora eta praka zuria da, kolore horrek nabarmentzen baiditu gerrikoaren eta zapiaren gorria.
  • Espartinak: Kalamu-zola dute, eta ehun zuri lisoa; zinta gorri batek zeharkatzen ditu gurutzean.