Ginkgo biloba - Ginkgoa
Historiaurreko zuhaitza, fosil biziduna dugu, egiazki. Hostoek abaniko itxura dute, eta antzina billete edo truke-txanpon gisa erabili izan ziren.
Haren edertasunagatik eta kutsadurarekiko erresistentziagatik preziatzen da.
"SIDI ABD EL MOHAME", ERREGE ASIARRA
Baztan ibarreko artisau batek sortu zituen erraldoiak duela 150 urte baino gehiago. Dantza egiten dutenean, hiru laguneko dorre bat beharko genuke haien garaierara iristeko.
Erraldoi guztiek elementu bereizgarri bat daramate. Errege asiarrak ezpata sarrazeno bat darama. Gaitero eta danbor-jotzaileekin batera doa. Hiru eramaile ditu.