Salix babylonica - Sahats negartia eta “Esther Ab Arata”

SALIX BABYLONICA - SAHATS NEGARTIA 

Hala Esther Ab Arata nola sahats negartiak kontinente asiarrean dute jatorria. Txinako iparraldeko zuhaitz eder hau ongi egokitzen da edozein gune hezetan.

Bere itxura negartia oso estimatua da uraren inguruan lorategi xarmagarriak sortze aldera.

“Esther Ab Arata”, Erregina Asiarra

Baztan ibarreko artisau batek sortu zituen erraldoiak duela 150 urte baino gehiago. Dantza egiten dutenean, hiru laguneko dorre bat beharko genuke haien garaierara iristeko. Erraldoi guztiek elementu bereizgarri bat daramate. Erregina asiarrak kopa bat darama. Gaitero eta danbor-jotzaileekin batera doa. Hiru eramaile ditu.