Ibaiaren norantza berean, Arga ibaiaren pasealekuan barna, Magdalenako zubia iragan eta gero tradizio erromanikoko San Pedro zubi historiko honekin egiten dugu topo.
Puntu erdiko hiru arku ditu, eta angeluko zubi-brankak; goiko aldea askotan eraberritu dute. Puntu horretatik harresiak ditugu atzean ikusgai: Redingo bastioia, Pilareko bastioia eta Errege-erreginen errabelina. Harresiaren azken zabalkunde horiek XVII. mendearen azken herenean egin zituzten, harresiak gotortzeko.
Ondoan, agustindarren monasterio zaharra dago. Bertatik, Frantziako Portalea zeharkatuz, hirira sartzen zen. Gaur egun, XVIII. mendeko San Pedroko Monasterioan, Ingurumen Museoa bisitatu daiteke, natur baliabideen eta giza jardueraren artean ezartzen diren loturak erakusten dituena.
Runa Parkea
Parke publikoa. Runa Arga ibaiaren antzinako izena da.
Kokapena: Arantzadiko igerilekuen ondoan. Ibaiaren beste aldean.
Azalera: 25.000 m2.
Ekipamendua: pasealeku nagusi bat, oinezkoentzat eta bizikletentzat, hiri-pasealekuan dagoen pergola bat errepidearen ondoan, haurrentzako jolasgune bat, komun publikoak, dorre bat parkearen sarreran eta zakurrendako eremu hesitu bat.
Informazio praktikoa
Helbidea: Río Arga, kalea z/g. Pamplona- Iruña
Kokalekua: Iruñako Ibai Parkea
Webgunea: http://www.parquefluvialdepamplona.es
Ibilbidea:
Iruña Harresiak dira
Iruña Berdea da