Portale Berria

Hauxe dugu Iruñeko aterik ikusgarrienetakoa, ingurabidea Takonerako parkearekin lotzen duena. Hemendik zabaldu zuten, Filipe II.aren aginduz, harresiaren barrutia, 1571. urtean. Ziudadela eraikitzearekin batera, antzinako harresiaren alde batzuk ere indartu zituzten: Hartara, harresitik iparmendebaleko angeluraino doan tartea (Dona Grazia dorrea) eta hegoekialdeko angeluraino doana (Telleriako atea eta Caparrosoren kuboa) eraiki zituzten. Horrez gain, bastioi berriak sortu eta Taconera, San Nikolas eta Telleriako portaleak ireki ziren, eta azkenik, Portale Berria, antzina Santa Engrazia deitua.

Zubia indar absolutistek birrindu zuten, 1823. urtean, eta Victor Eusak berreraiki zuen, XX. mendearen erdialdean. Arkuaren azpitik Tren geltokiaren aldapak edo Gipuzkoako etorbideak zeharkatzen du bidea. Hauxe dugu Iruñearen irteera naturala, Gasteiz edo Donostiarantz. Garai batean, hemendik igarotzen zen lehen burdinbidea. 
Portalaren arkua inguratzen duten dorre bikietako batean Carlos V.aren inperio-armarria ikus daiteke; armarri hori, lehenago 1553. urteko Arrotxapeko portalean zegoen. Portale hori eraitsi eta gero, Portale Berrian paratu zuten armarria, 1960. urtean. 
 

Zubi Berriko begiratokia

Aurrez aurre, San Kristobal edo Ezkaba mendiaren profila miretsi daiteke, Iruñerriko mendirik adierazgarriena. Ingurua behatzeko begiratoki bikaina da, eta antzina kokaleku estrategikoa izan zen, tontorreko gotorlekuaren arrastoek egiazta dezaketen bezala.

Bere izen ofiziala Alfontso XII.a Gotorlekua da, eta 1910ean amaitu zuten, hura eraikitzen 32 urte eman ondoren. Espainiako gotorleku iraunkorren azken adibideetako bat da, eta 2001ean Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuten, Errege Dekretu bidez.

Gotorleku hori 1934tik aurrera espetxe gisa erabili zen, eta, 1938an ihesaldi dramatikoa izan zen bertan. 795 presok espetxetik ihes egin zuten, horietako hogeik kontrola hartu ondoren. Guzti horietatik hiruk bakarrik lortu zuten Frantziako muga zeharkatzea.


 

Informazio Praktikoa

Helbidea: Gipuzkoa Etorbidea, z/g. Pamplona - Iruña

Ibilbidea:

     Iruña Harresiak dira

     Iruña San Fermin da