Cedrus deodara - Himalayako zedroa
Tamaina handiko zuhaitza, erraz har dezake 30 metroko altuera. Adar nagusiek beherantz jotzen dute eta negarti itxura ematen diote zuhaitzari. Usain atsegineko egurra du. Zenbait kulturatan handitasunaren eta hilezkortasunaren ikur dira.
SELIM-PIA “EL CALZAO”, ERREGE AFRIKARRA
Baztan ibarreko artisau batek sortu zituen erraldoiak duela 150 urte baino gehiago. Dantza egiten dutenean, hiru laguneko dorre bat beharko genuke haien garaierara iristeko. Erraldoi guztiek elementu bereizgarri bat daramate. Errege afrikarrak ezpata sarrazeno bat darama. Bi gaitero eta danbor-jotzaile batekin doa.