Iruñeko Udalaren 2018eko memoria

HERRITARREN PARTAIDETZARAKO ERREGELAMENDUAREN ZIRRIBORROA

2018an, Iruñeko Udalaren Herritarren Partaidetzarako Araudiaren zirriborroa egin zen.

Lan-ildo desberdinen multzo bat da dokumentua. Alde batetik, Iruñearen antzeko ezaugarriak dituzten beste hiri batzuen adibideak hartu ziren eredutzat, hala nola Donostiakoak eta Gasteizkoak. Bestalde, elkarte-sarearekin, adituekin eta herritar aktiboekin egin zen lan, partaidetza-espazioen bidez, hala nola herritarren partaidetzarako foroak eta koLaboratorioak. Hori guztia hainbat alorretako udal-teknikariek osatu, berrikusi eta amaitu zuten, eta gai juridikoetan eta prozedurazkoetan, besteak beste, beren ekarpena egin zuten.

Zirriborroak 5 zati ditu:

  • Sarrera
  • Partaidetza-organoak
  • Partaidetza-prozesuak
  • Kontsultak, herritarren ekimenak eta beste batzuk
  • Lankidetza publiko-soziala

2018ko abenduan, onesteko zegoen dokumentua.