Jarduera nagusien laburpena: :
Auzoetako auzo-elkarteek erabili dituzte komunitate-zentroak, eta auzook bezain askotarikoak izan dira horietan egindako jarduerak. Jarduera horien artean hauek daude, besteak beste: auzoetako jaiak, musika- eta dantza-entseguak, prestakuntza-jardunaldiak eta aisialdiko ekintzak nerabeekin. Arrosadia auzoak 2018ko urriaren 19an sinatu zuen Iruñeko Udalaren eta Ilargienea GEZK erabiltzen duten taldeen ordezkarien arteko lankidetza-hitzarmena, komunitate-esparruko erabilera eta funtzionamendua arautzeko.
Helburu orokorra: Haurren eskubideak sustatu eta defendatzea bere jardun-esparruan (auzo hauek: Sanduzelai, Alde Zaharra, Txantrea, Arrotxapea, Etxebakoitz, Arrosadia, Azpilagaña, Mendillorri, Erripagaina eta Buztintxuri): ume eta nerabeei zuzendutako prebentzioa eta babesa, haur eta gazteen auzo-elkarteen eta beste baliabide soziokomunitario batzuen aldetik.
Jarduera nagusien laburpena: :
2017an, zortzi izan dira auzoetan jarduerak egin dituzten prebentzio-taldeak, Buztintxurikoa gehitu baita. Talde horrez gain, auzo hauetan ere baziren lehendik: Arrotxapea, Txantrea, Sanduzelai, Alde Zaharra, Etxabakoitz, Arrosadia-Azpilagaña eta Mendillorri-Erripagaina. Nabarmentzekoa da zerbitzu horiek zer-nolako gaitasuna duten nerabeek jardueretan boluntario gisa parte har dezaten sustatzeko. Aurten 676 gaztek egin dute. Gainera, aldi berean 461 nerabe eta gaztek komunitate-hezitzaile izateko prestakuntza jaso dute (293 neska eta 168 mutil).