Alorrak participa.pamplona.es/eu webgunea, bai eta erabaki.pamplona.es/?locale=eu parte hartzeko online plataforma ere, kudeatzen du, gaztelaniaz eta euskaraz.
Informazio hori Alorraren sare sozialen bitartez jakinarazten da.
Horretarako, sare sozialetako honako profil hauek sortu dira:
• Twitter: @Participa_pna; @Edusi_pna
• Facebook: @Participa_pna
• Youtube: Participa Pamplona
• Flickr: Participa Pamplona
Webgunea: participa.pamplona.es
• Zenbat bisita izan diren webgunean:
Webgunean, 2018ko abenduaren 31n abian jarri zenetik, 24.577 bisita izan dira guztira.
2018ko abenduaren 31n, profilak 1.367 jarraitzaile zituen guztira, eta 2.064 txio egin ziren. Aldi horretan, bi une funtsezko egiaztatu ahal izan dira jarraitzaile kopuruaren hazkundeari dagokionez, koLaboratorioak parte hartzeko prozesuari eta auzoetako foroei lotuak.
Facebook: @Participa_pna
2018ko abenduaren 31n, profilak 393 atsegite zituen guztira.
104 harpidetza, 26.223 erreprodukzio eta 105 bideo.
FLICKR @Participa pamplona
21 album, 7.960 bisita
Webgunea 2017ko ekainean ireki zen erabiltzaileendako, eta atalak gehitzen doaz zen pixkanaka-pixkanaka. Webgunean gehien bisitatutako atalak APUEko ikastaro-eskaintzarekin lotutakoak izan dira.
Iruñeko Udaleko elkarteen webgunea
Plano horrez gain, asociaciones.pamplona.es webguneak aukera ematen dio Iruñeko Elkarteen Erregistroan izena emanda duen edozein elkarteri bere webgunea edukitzeko, doan. Webgunea Udalaren zerbitzarietan dago kokatua, baina elkarteak berak kudeatzen du. Horrela, espazio zentral bat dago, non hiriko elkarte eta kolektiboei buruzko informazio zehatza aurkitu dezakegun.
2018an, 78 elkartek eman diote alta euren webguneari.
Parte hartzeko plataforma digitala: ERABAKI PAMPLONA
https://erabaki.pamplona.es/
Erabaki.pamplona Iruñeko Udalaren plataforma digitala da, parte hartzeko plataforma bat, hiri demokratikoagoa eraikitzeari begira sortua. 2017ko maiatzean hasi zen funtzionatzen. Hiri ireki, garden eta kolaboratibo bat sortzeko erreferentziazko gunea da, non hiriko bizilagunak baitira protagonista. Erabaki.pamplona parte hartzeko plataforma bat da. Kode irekikoa da, eta, hortaz, edozeinek ikus dezake plataforma nola sortu den, eta plataforma berrerabil edo hobetu dezake.
Plataformaren printzipioak.
- Gardentasuna, trazabilitatea eta osotasuna: eduki guztia da irisgarria, trazagarria eta manipulagaitza.
- Kalitate demokratikoko bermea: diskriminaziorik eza eta abiapuntuko aukera-berdintasuna erabiltzaile eta proposamenetarako.
- Multigeruza: presentziala eta digitala
- Pribatutasuna: Datu pertsonalak ez zaizkie beste batzuei ematen, erabiltzaileek datuak eta jakinarazpenak kontrolatzen dituzte.
Nork hartzen ahal du parte?: Erabaki.Pamplona plataforma herritar guztiei dago zabalik. Hackerren, herritarren, elkarteen eta era guztietako erakundeen komunitate ireki eta kolaboratiboa sortzeko tresna bat da.
Sarbide irekia. Pertsona oro modu librean eta anonimoan sar daiteke plataformara, eta bertan nabigatu.
Parte har dezake 16 urtetik gorako pertsona orok, betiere plataforman erregistratu bada, aurrez.
2018ko abenduaren 31n, parte hartzeko 8 prozesu eta herritarren galdeketa argitaratu ziren, 1.570 erabiltzaile daude alta emanda, 1.634 bozketa egin dira, bai eta 119 topaketa ere.
Maiatzaren 21ean eta ekainaren 11n prestakuntza berezia antolatu zen Udaleko teknikariendako, tresna ezagutarazteko asmoz.