Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorrak auzo desberdinetako kolektiboei lagundu die 2018an, zentro komunitarioen hitzarmenak sinatu aurreko prozesuan.
Zentro komunitarioak udal-titulartasunekoak dira, auzotarrek erabiltzekoak, irekiak, erabilera anitzekoak eta integratzaileak. Auzoetan lokal batean edo batzuetan eduki dezakete egoitza, eta Iruña zentro komunitarioen sare batez hornitzen dute, elkarte-bizitza sustatzeko eta herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzeko xedez. Horiek erabiltzeko eskaera egin dezake jardueraren bat egin nahi duen edozein pertsonak edo irabazi-asmorik gabeko entitatek, unean unekoa ala egonkorra izan, betiere auzo-bizitzan eraginik badu.
Hauek izan dira auzoak: Azpilagaña, Alde Zaharra, Txantrea eta Mendillorri.