Iruñeko Udalaren 2018eko memoria

KOLABORATORIOAK

«KoLaboratorioak» Iruñeko Udalaren Partaidetza Foroak sustatutako ekimen bat da. Bilgune bat da KoLaboratorio bat, esperientzia eta ikuspuntu ezberdinak dituztenen artean solastatzeko, elkarlanetik abiatuta eta errealitatearen azterketa, hausnarketa eta sormen kolektiboa baliatuta, ikaskuntzak sortu eta emaitza berritzaileak lortze aldera.

KoLaboratorioak programa bost lan-esparrutan egituratu zen; bakoitzak bere eduki propio eta zehatzak zituen, eta, aldi berean, bazituzten elkarren arteko loturak. Taldeen arteko eta horien barruko komunikazioa elkarrizketa horizontalean eta sarean egindako talde-lanean oinarrituta dago, betiere moduetan berrikuntzak egiten saiatuta parte hartu nahi duten eragileei eta horien egoera pertsonalei egokitzeko.

KoLaboratorioa: lankidetza publiko-soziala.

KoLaboratorioa: herritarren partaidetzako guneak.

KoLaboratorioa: komunikazioa eta teknologia.

KoLaboratorioa: gizarte-ehunaren azterketa.

KoLaboratorioa: ebaluazio eta gardentasuna.