Iruñeko DPTBren helburu nagusia da udalerrian partaidetza bultzatzea, eta, horretarako, partaidetza-esperientziak harremanetan jar daitezen erraztea, bai eta haien azterketa, hainbat eremu eta ikuspegitatik, egin dadin ere, era horretan lehendik dauden praktikak aberasteko eta izaera inklusibo eta integrala duten esperientzia berriak sustatzeko.
2018an, 6 saio egin ziren Herritarren Partaidetzarako Foroan, hainbat helbururekin; besteak beste, KoLaboratorioetan gertatutakoa itzultzea edo partaidetza-araudi berriari buruzko gogoeta eta proposamenak egitea.