Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoak 47.033 jarduketa egin zituen guztira 2018an, aurreko urtean baino % 6 gutxiago, neurri batean auzo-unitateetan ere egin zituztelako erroldatze-bolanteak. 2017ko ekainetik, Gizarte Ekintzako alorreko auzo-unitateek beren izapideak egiteko behar dituzten erroldatze-bolanteak egiteko aukera dute. 2018an 15.100 bolante baino gehiago egin zituzten, aurreko urtean horretarako aukera izan zuten 6 hilabeteetan baino ia 10.000 gehiago; horri esker, erabiltzaileek ez dute Herritarrendako Arreta Bulegora joan behar izan haiek eskatzeko.
Jarduketak, xehetasuna | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 |
---|---|---|---|---|---|
Errolda | 66.900 | 61.308 | 53.270 | 46.205 | 43.425 |
Erregistroa | 8.832 | 6.412 | 4.218 | 3.848 | 3.608 |
Bestelakoak | 2.500 | 2.000 | 512 | - | - |
010 Herritarrendako Arreta Telefonoaren bidez 820.462 kontaktu egin ziren guztira, 2017an baino % 0,64 gehiago, alegia. Arreta eman zaien kontaktuen kopuru osoa pixka bat jaitsi da, baina ikastaro eta jardueretan izena eman dutenen kopuruak gora egin du (batez ere, Civivoxerako), baita jasotako ohar, kexa eta iradokizunen kopuruak eta Zerbitzuan posta elektronikoz jasotako eta izapideturiko kontsulten kopuruak ere. Irteera-kontaktuek –hau da, Udalak berak egindakoek– ugaritzera jo zuten; posta elektroniko eta SMS bidezko komunikazioak izan ziren batez ere (Udaleko alorrek eskatutako zerbitzuak dira, eta Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorrak eta Gaztediaren Etxeak erabiltzaileekin harremanetan jartzeko egindakoak nabarmentzen dira).
Udalaren webguneak –https://www.pamplona.es/eu– 2,6 milioitik gora bisita jaso zituen 2018an, egunean 7.287 bisita batez beste. Bisiten batez besteko iraupena 3 minutu eta 47 segundokoa da, eta gehien bisitatzen diren orriak udaleko prentsa-oharrekin lotutakoak dira, informazioarekin, udal-agendarekin eta turismo-informazioekin lotutakoez gain. Gehien ikusten diren orrialdeen artean, gardentasunarekin, herritarrendako arretarekin, herritarren parte-hartzearekin eta Joaquín Maya Musika Eskolarekin loturikoak ere nabarmentzekoak dira.
Orotara, 2018an 9.884.624 orri ikusi ziren, egunean 27.081 batez beste. Uztailean izan zen webgunea gehien ikusi zen hila: 274.915 bisita egin, eta 780.978 orrialde ikusi ziren.
Herritarrendako Arreta Zerbitzua (HAZ) | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 |
---|---|---|---|---|---|---|
Aurrez aurreko harrera – Kondestablearen Jauregia | 79.960 | 79.300 | 70.647 | 58.000 | 50.053 | |
Telefono bidezko arreta – 010 | 148.586 | 161.486 | 160.971 | 198.535 | 265.944 | 284.571 |
Harrera telematikoa – www.pamplona.es | 2.912.212 | 3.082.831 | 3.085.699 | 3.240.745 | 3.090.543 | 2.660.055 |