Iruñeko III. Berdintasun Plana (2016-2022) |
---|
Gobernantza eta berdintasunaren aldeko konpromiso politikoa |
Emakumeak ahalduntzea, eta balio-aldaketa |
Zainketa-lanak aitortzea eta erantzunkidetasuna, bizitzaren jasangarritasunaren gako |
Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitza, hiri seguru batean |
Gobernantzaren eta Berdintasunaren aldeko Konpromiso Politikoaren eremuaren helburua da Iruñeko Udalak emakumeen berdintasunarekiko benetako konpromisoa bermatzea, berdintasun-printzipioa gobernagarritasun-printzipio bihurtuz.
Aurrekontua: 27.888,00 euros.
Jarduketa nagusien laburpena: :
IE1. BERDINTASUNAREN ALDEKO UDAL-EGITURAK FINKATZEA, HAIEN ARTEKO KOORDINAZIOA BERMATUKO DUTENAK
1- 2017an, Berdintasuneko arloa sendotzea izan zen ekintza garrantzitsuenetako bat, honako osaera honekin: hiru teknikariz eta Berdintasun eta LGTBI alorreko zinegotzigo batez osatua. 2018an, Berdintasuneko Unitate hori uztailaren 4ra arte mantendu zen; egun horretatik aurrera, Alkatetza Arloari atxiki zitzaion, eta zinegotzigo berezi eta delegatuaren izaera galdu zuen. Martxoan, pertsona bat sartu zen, unitatea koordinatzeko funtzioarekin.
2- Azaroan, udal-alor guztietako Berdintasuneko 17 arduradunez osatutako Batzorde Teknikoa eratu zen (13 emakume eta 4 gizon). Abenduan, banakako bilerak egin ziren arlo guztiekin, 2019ko Plan Operatiboa definitzeko. Ez zen eratu batzorde politikoa.
3- 2018ko urteko Plan Operatiboaren jarraipena eta balorazioa egiteko sistema ezarri zen, 12.000 euroko aurrekontuarekin. 2018ko uztailean, Enred enpresari esleitu zitzaion III. Planaren jarraipena.
4- Nafarroako Toki Erakundeetako Teknikarien Sarean parte hartzea, Kanpainen, Transbertsalitatearen eta Prestakuntzaren batzordeetan parte hartzea.
IE2. GAIKUNTZA POLITIKOA ETA TEKNIKOA
1- Udalean genero-berdintasunaren arloan dauden prestakuntza-beharren diagnostikoa egitea, Nafarroako Berdintasuneko Institutuaren dirulaguntzarekin (9.680 €). Diagnostiko horren emaitzak Presidentziako Batzordean aurkeztu ziren 2019ko otsailaren 18an.
2- Generoaren araberako eraginari buruzko txostena jorratzeko bi tailer egitea (aurrekontua, guztira: 907,50 €). Bi tailer horietan 26 lagunek hartu zuten parte, guztira (21 emakume eta 5 gizon).
IE3. UDAL-POLITIKAK BAT ETORTZEA BERDINTASUN-PRINTZIPIOEKIN
1- Genero-ikuspegia plan, programa eta proiektu guztietan txertatzea. Ekintza transbertsalak egin ziren alor guztietan. Genero-ikuspegia txertatu zen Udalaren Haur eta Nerabeendako Planean.
2- Gaur egungo ordenantzak berrikustea eta berdintasunari buruzko konpromiso garrantzitsuenak jasotzen dituzten ordenantza berriak onestea. Berdintasunerako ordenantza bat egin zen, 6.000 euroko aurrekontuarekin. 2019ko martxoan onetsi nahi da.
3- Urteko planak definitzea, eta beste toki-erakunde batzuekin konparatzeko eta hobetzeko mekanismoak ebaluazio-sisteman txertatzea.
Esku hartzeko eremu honen helburua da emakumeek eta gizonek sozializazio-prozesuetan barneratzen dituzten balio androzentrikoak gainditzea.
Aurrekontua: 476.493 euros
Jarduketa nagusien laburpena:
:
IE4. AUTONOMIA EKONOMIKOA
1- Emakume-elkarteekin haien elkarteendako harrera-protokolo bat egitea, parte har dezaten baztertuta geratzeko arriskuan daudenek. Protokolo pilotu bat egin zen, Maliko emakumeen elkartearekin.
IE5. PARTE-HARTZEA ETA ERAGIN POLITIKOA
1- Emakumearen Udal Kontseiluaren bilerak egin ziren: 2018an, lau aldiz bildu zen ohiko bilkuretan. Ezohiko bilera egin zuten Berdintasuneko Ordenantzari egindako alegazioak azaltzeko.
2- Berdintasuneko dirulaguntzetarako deialdia. Berdintasuneko deialdian, 20 proiektu lagundu ziren diruz 2018an (guztira, 130.000 €). Berdintasunaren arloko prestakuntzarako deialdian, 5 proiektu lagundu ziren diruz (20.000 €, guztira), eta LGTBI arlokoan, berriz, 4 proiektu (13.060 €, guztira).
3- Emakumeen Mundu Martxa (EMM) egitea, 6.855,00 euroko aurrekontuarekin.
4- Emakumeen Etxea sortzea, bai eta emakumeen webgunea ere. Farapi kooperatibarekin Emakumeen Etxea sortzeko prozesu parte-hartzailea (7.260 €) apirila eta ekaina bitartean egin zen. Agoitz kaleko 9 zenbakian antzinako Pablo Sarasate kontserbatorioan jarri zen Emakumeen Etxea, behin-behinean. 2018ko abenduaren 31n, obra eta altzarien proiektua onetsi zen (150.000 €) FJI kontu-sailetatik. Udalaren webgunearen barruan Berdintasun eta LGTBI gaietarako gune bat egokitu zen.
5- APUE Ahalduntze eta Partaidetzako Udal Eskolaren programazioa (22.000 €). Feminismoen Eskola (I. maila).
6- Dirulaguntza IPESeko Emakumeen Dokumentazio Zentroari eta Liburutegiari (25.500 €), Iruñean emakumeei eta genero-berdintasunari buruzko zerbitzu espezializatu gisa finkatzeko. 2018an, 3.969 erabiltzaile izan ziren.
7- Programazioa EMATICen (101.839,52 euro). Hamabi hilabete horietan, prestakuntzako bost programazio diseinatu ziren (hiru programazio urtean zehar, bat udan eta bat Eguberrietan). Guztira, 66 ikastaro eta tailer, 636 prestakuntza-ordu eta 792 ikasle. Zerbitzu horren erabilera libreko erabiltzaileen kopurua 2.644 izan zen.
8- Martxoaren 8an egiten den Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko programazioa.
IE6. HEZKUNTZA ETA HEZKIDETZA. ROLAK ETA ESTEREOTIPOAK DESIKASTEA
1- Amatasun eta aitatasunei buruzko ikastaroak eta tailerrak egin ziren Ahalduntze Eskolaren barruan.
2- Maskulinitateei buruzko jardunaldiak. Guztira, 40 gizonek hartu zuten parte.
IE7. BEHARREI EGOKITUTAKO INFORMAZIOA ETA BALIABIDEAK
1- Sexu-aholkularitzako zerbitzu bat sartzea LGTBQI kolektiboari informazioa emateko proiektuan: Harrotu zentroa, 2017ko maiatzean sortua. 18 jarduera antolatu zituen urtebetean, 1.781 parte-hartzailerekin. 722 areto-lagapen egin ziren. 2018an, guztira, 104 kontsultari erantzun zitzaien aholkularitza juridikoko zerbitzuan.
2- Estatuko XXX. LGTBI Topaketak: 2018ko azaroan, Baluarten.
3- Iruñeko LGTBI errealitatearen diagnostikoa egitea, 14.563,00 euroko aurrekontuarekin.
Iruñeko III. Berdintasun Planak mahai gainean jartzen du beharrezkoa dela eredu ekonomikoaren gainean berriz ere gogoeta egitea, bai eta denborak zein lekuak kudeatzeko eredu berriak proposatzea, zainketa-lanetan ari direnen bizi-baldintzak hobetzea, zainketa-lanei lotutako rolekin eta estereotipoekin haustea, eta hiriaren gainean gogoeta egitea ere, parametro berri horietatik abiatuta, ekonomia feministaren ekarpenak kontuan hartuz.
Aurrekontua: 9.452 euros
Jarduketa nagusien laburpena:
:
LE10. ALTERNATIVAS AL MODELO PRODUCTIVO PARA QUE SEA MÁS FAVORABLE
1- Zaintzarako espazioak proiektua. 2018an kanpainaren logoa soilik diseinatu zen, 1.452ko aurrekontuarekin, eta 2019an, gotorleku-beharren diagnostiko bat egitea esleitu da, proiektua bere osotasunean jartzeko abian.
2- Elikadura-burujabetzari eta generoari buruzko zikloa. Landa-eremuko emakumeen inguruko sentsibilizazio-jarduketak.
3- Prestakuntza, genero estereotipoak hausten dituzten zainketa-eredu berriak, emakume eta gizon helduei zuzendutakoak, geure gain hartze aldera. Autonomiari eta erantzunkidetasunari buruzko ikastaroak (8.000 €).
IE12. HIRIAZ HAUSNARTZEA, JASANGARRITASUNAREN EREDUA OINARRI HARTURIK
1- Hiri Mugikortasuneko Planean parte hartzea, garraio publikoak emakumeek eta guraso taldeek planteatutako ibilbide, maiztasun eta baldintzen beharrei erantzun diezaien.
2- «Ahalduntzea gurpilen gainean», emakumeei zuzendutako hiri-txirrindularitzari buruzko ikastaroa.
III. Berdintasun Planak hainbat jardun-ildo kontuan hartzen ditu modu koordinatuan esku hartzeko emakumeen eta adingabeen kontrako indarkeriari aurre egiteko, hainbat aldagairi erreparatuta, hala nola aniztasun funtzional, etnia, erlijio, hizkuntza edo gizarte-klaseari, eta horrekin batera prebentzioa ere jorratzen du, errealitateari eusten dioten gizarte-balioak aldatze aldera.
Aurrekontua:161.076 euros
Jarduketa nagusien laburpena: :
IE13. HERRITARRAK PREBENITZEA ETA SENTSIBILIZATZEA EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN ARLOAN
1- Hiriko indarkeria mota guztien mapa sortzea, indarkeria motak zenbakiekin batera agertzea, eraldakuntzak, aurrerapenak edota atzerapenak neurtu ahal izateko.
2- Baluarten, Indarkeria Sexistei buruzko I. Nazioarteko Biltzarra egitea urriaren 18tik 20ra bitartean, 50.000 euroko aurrekontuarekin. 250 pertsona bertaratu ziren; % 81 nafarrak, eta % 91 emakumezkoak eta % 9 gizonezkoak.
3- Azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguneko programazioa, 2.450 euroko aurrekontuarekin.
4- Azterlan bat sustatzea identifikatzen laguntzeko zein egoeratan diren, egun, Iruñean, sexu-merkatua, esplotazio sexuala, eta esplotazio sexualeko helburuz egiten den emakumeen salerosketa.
5- Tokiko protokolo bat onestea politikoki eta herritarren partetik eraso sexistei aurre egiteko. «Pamplona libre de agresiones sexistas-Eraso sexistarik gabe, Iruña aske» estrategia. 2018an, sanferminetako prebentzio-, informazio- eta sentsibilizazio-kanpainak ekintza gehiago egin zituen. Kazetaritza Jardunbide Onenen I. Saria antolatu zen.
6- Indarreko arauetan protokoloak txertatzea, tokiko festetan eta bestelako ekitaldietan (karpa unibertsitarioa, kontzertuak eta abar) eraso sexistak prebenitu eta haietan arreta emateko jarduketak ezarri eta koordinatzeko. Protokolo bat abiaraztea, jai-guneetan eta gaueko aisialdi pribatuko guneetan indarkeria sexistari aurrea hartzeko eta hari erantzuteko (7.260 €). Hainbatek hartu zuten parte: ostalarien elkarteetako ordezkariak, peñen federazioa, Gora Iruña-Indarkeria sexistaren aurkako emakumeen plataforma, kontzertu-sustatzaileak, ostalaritza-establezimenduak eta Udaleko alorrak, hala nola Berdintasuna, Gizarte Ekintza, Merkataritza eta Herritarren Segurtasuna. Zenbait saio egin ziren, eta lan-dokumentu bat landu zen. Aisialdi-establezimenduetako arduradunendako prestakuntza-tailer bat egin zen.
7- Civivoxen programazioaren barruan, emakumeei zuzendutako 8 autodefentsa-tailer egitea (3.879,06 €). Guztira, 34 lagunek hartu zuten parte.
8- Maskulinitateei buruzko jardunaldiak. Gizonei zuzendutako prestakuntza, sozializazioaz eta genero-aginduez.
9- Emakumeendako Udal Arreta Zerbitzuaren parte-hartzea eta koordinazioa, Iruñean indarkeriari aurre egiteko jarduketak eraginkortasunez gara daitezen.
IE15. EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA SINBOLIKOA KONPENTSATZEA, HORIEK IKUSGAI JARRITA ETA HIRIAREN GARAPENARI EGIN DIZKIOTEN EKARPENAK AINTZAT HARTUTA
1- Emakumeen izenak sustatzea kaleen, plazen eta erabilera publikoko eraikinen edo aretoen izendapenetan. Emakumeak izendatu Iruñean taldeak proposatuta, zenbait ekitaldi egin ziren (13.940 euroko aurrekontuarekin):
-Urriaren 9an, omenaldia egin zitzaion Carmen Baroja idazleari (plaka bat jarri zen Kale Berriko bere jaiotetxean).
-Ekainaren 5ean, Ellas las mujeres en la historia de Pamplona liburuaren XX. urteurrena ospatu zen Descalzos kaleko Erraldoien patioan.
-Emakume haiengandik gugana erakusketa, IPES Elkartearen Dokumentazio Zentroan eta Iturramako Civivoxen.
-Bizitza pilulak ikus-entzunezko proiektuaren barnean, bi dokumental berri egitea; bata, Carmen Barojari buruzkoa, eta, bestea, Emiliana Zubeldiari buruzkoa.