Iruñeko Udalaren 2018eko memoria

EREMU PUBLIKOAREN KUDEAKETA

JARDUERAK BIDE PUBLIKOAN

Baimendutako jarduerak 2013 2014 2015 2016 2017 2018
Kirol-jarduerak 64 52 61 68 68 66
Eskeko mahaiak eta mahai informatiboak 51 54 67 59 68 81
Kultura-jarduerak 12 5 15 12 27 17
Erakusketak eta publizitate-kanpainak 40 33 43 39 47 51
Informazio- eta publizitate-autobusak 27 48 33 17 11 7
Merkataritza-jarduerak 20 33 38 31 25 17
Festa-ekitaldiak 235 274 254 271 201 186
Desfileak 50 59 90 68 83 88
Filmaketak 15 17 19 24 24 19
Auzoetako festak 11 11 12 11 12 12
Askotariko baimenak 9 54 30 28 53 86
Terrazak 117 147 174 168 110 84
Jarduerak sanferminetan 91 44 48 44 89 83
Guztira 742 831 907 840 818 817

TERRAZAK ETA ELEMENTUAK BIDE PUBLIKOAN

2018ko amaieran, 696 lizentzia zeuden emanda bide publikoan terrazak jartzeko, eta 96 lizentzia beste era batzuetako okupazioetarako (loreontzi-euskarriak, erakustokiak, etab.).

MANIFESTAZIOAK ETA ELKARRETARATZEAK

Bilera Eskubidea arautzen duen eta apirilaren 21eko 9/1999 Lege Organikoak aldatu zuen uztailaren 15eko 9/1983 Lege Organikoa betez, Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorrak txostena eman du Gobernu Ordezkaritzak Iruñean baimendutako elkarretaratze eta manifestazio guztiei buruz, eta, gero, zirkulazioa kontrolatu du haietan, normaltasunez egin ahal izateko. Guztira, 885 ekitaldi egin ziren; 776 elkarretaratze eta 109 manifestazio.

GANADU-FERIAK

Sanferminetako ganadu-feria tradizionala, uztailaren 7an egiten da, San Fermin egunean, Iruñeko Agustindarren industrialdeko 14.300 m²-ko lursail batean; Espainiako iparraldeko garrantzitsuenetako bat da. Zaldi-aziendarena da feria: zaldiak, zaldikumeak, astoak eta mandoak. Autonomia-erkidego desberdinetako abeltzainak, tratulariak eta zaldi-zaleak joan ohi dira. 133 eskorta eta hipodromo bat, abereak erakusteko, jarri ziren, eta 56 abeltzain joan ziren, guztira 510 abelburu eramanda.
Urteko bigarren ganadu-feria sanmigeletakoa da, irailaren 29an egiten dena, hori ere Agustindarren industrialdean. Orduan, 91 eskorta arrunt, 12 bikoitz eta hipodromo bat, abereak erakusteko, jarri zituen Udalak.

OBJEKTU GALDUAK

Herritarrek entregatzen dituzten objektu guztiak erregistratu egiten dira datu-base bakar batean. Gehienak, polizia-zerbitzuek, posta-bulegoek, eskualdeko hiri-garraioaren enpresa esleipendunak eta merkataritzaren arloko beste entitateek –hipermerkatuek, kasu– entregatzen dituzte. Objektuak udal-egoitzetan gelditzen dira gordailuan, eta bertako langileak jabeak aurkitzen saiatzen dira. 2018an, guztira, 9.478 objektu erregistratu ziren; 2017an, berriz, 8.405. Jabeei 4.346 itzuli zitzaizkien (3.946, 2017an).

BESTE ZENBAIT JARDUKETA

LANDABENGO AZOKA.

Guztira 160 salmenta-postu esleitu zitzaizkien beste horrenbeste titularri. Haietatik 60, produktu jangarrien eremukoak, eta 88 salmenta-postuk jangarriak ez diren produktuak saltzen dituzte. Ostalaritza-jarduerak ez daude baimenduak. Urteko igande guztietan dago zabalik, uztail eta abuztukoetan izan ezik, 09:00etatik 14:30era.

ERREGEEN DESFILEA.

Segurtasun-neurriak hartu ziren desfilearen ibilbidean istripuak eragozteko, Foruen plazatik Gazteluko plazaraino. Adibidez, babes-hesia jarri zen, 1.400 hesi iraulezin baino gehiago, eta orgetan lurrerainoko oihalak jartzea exijitu zen, eta desfileko pajeek alboak zaintzea.