Ahalduntze eta Partaidetzako Udal Eskola informazio, topaketa eta gogoetarako esparruak sortzeko beharraren ondorioz eratu zen, herritarrak parte hartzeko ahalduntzea helburu. Herritar guztiei dago zuzenduta, eta, bereziki, Iruñeko Udaleko Herritar Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda dauden sozietate zibileko erakundeei. APUEko ikastaroen hiruhilekoko programazioa hiru gai-ardatz hauetan dago sailkatuta:
1. Ahalduntze pertsonala. Ikaskuntzako guneak, gaitasun pertsonalak eta sozialak garatzeko, betiere parte-hartzeari begira.
2. Taldeen eta erakundeen ahalduntzea. Ikaskuntzako guneak, talde-jarduna bideratzeko, elkarteen kudeaketarako, gure erakundeen barneko eta kanpoko komunikaziorako, taldeak dinamizatzeko, eta abarrerako.
3. Gizartearen eta komunitatearen ahalduntzea. Ikaskuntzako guneak, sarean lan egiteko, elkarteen arteko koordinaziorako, ekintza komunitariorako eta gizartea eraldatzeko metodologia, teknika eta teknologien garapenerako.
2018an, hiruhilekoko hiru programazio egin ziren: urtarrila – martxoa (13 ikastaro), apirila – ekaina (15 ikastaro) eta urria – abendua (15 ikastaro), eta 619 pertsonak parte hartu zuten.