Iruñeko Udalaren 2018eko memoria

Osoko Bilkura

Iruñeko Udalaren Osoko Bilkura alkateaz eta 26 zinegotzi hautetsiez osatua dago. Alkatea da bilkura-burua. Udalaren osoko bilkurak hil bakoitzeko lehen ostegunean egiten dira, 16:30ean. Abuztuan ez da osoko bilkurarik egiten. Osoko bilkurak jendaurrekoak dira; horrenbestez, nahi duen jende oro joan daiteke bilkuretara. Osoko bilkurak, gainera, Iruñeko Udalaren webgunearen bidez ematen dira (www.pamplona.es), eta aurreko bilkurak kontsultatzeko aukera ere badago.

Bilkurak 2013 2014 2015 2016 2017 2018
Ohikoak 12 17 9 11 11 10
Bereziak 7 1 8 4 6 5
Konstituziogileak - - 1 - - -
GUZTIRA 19 18 18 15 17 15
AHartutako erabakiak 241 189 168 163 157 123
2018AN IZAPIDETUTAKO UDAL-ORDENANTZAK
Aldaketa Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen Ordenantzan, 2018ko sanferminetarako
Aldaketa Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen Ordenantzan
Ordenantza, bide publikoan kioskoak instalatzea eta alokatzea arautzen duena
Ordenantza, Iruñeko Udalaren eta haren sektore publiko instituzionalaren esparruan euskararen erabilpena eta sustapena arautzen dituena
Zentro komunitarioen Ordenantza
Berdintasunerako Ordenantza
Araubide juridikoaren eta zehapen-prozeduraren xedapen orokorrak arautzen dituen Osasuneko Ordenantza onestea