2018an, auzoetako foroen 2 txanda egin ziren. Lehenengoan, 2018ko martxotik ekainera, 13 auzoetako foro egin ziren, eta bigarrenean, 2018ko urritik abendura, 8 foro, eta 2019ko lehen hiruhilekoan, falta ziren bostak egiten joan dira, 13 auzoetakoak egin arte.
Lurraldean egiten diren administrazio eta erakundeen eta herritarren arteko solasaldi gisa planteatzen dira auzoetako foroak. 2019an, metodologian eboluzionatzen jarraitu zen, eta foroa hainbat ataletan planteatu zen. «Udalak informatzen du» atalean, auzoko zinegotziak eta udal-teknikariek azaltzen zituzten administrazioak hirigintza, mugikortasun eta gizarte-zerbitzu mailan auzoan garatutako ekimenak eta proiektuak, besteak beste. Bigarren zatian, «Auzoak informatzen du» izenekoan, auzoko elkarteei eta ekimenei ahotsa ematen zitzaien, auzoan egindako lana azal zezaten. Hirugarren atal batean, zinegotzigoak proposatutako gaiak taldean lantzeko aukera ematen zen, dinamiken bidez. Azkenik eta amaitzeko, «Udalak entzuten du» atalean, herritarrek hitza hartzen zuten, auzoak behar zuena azaltzeko eta eskatzeko.
Guztira, 615 pertsona bertaratu ziren; 271 emakume eta 344 gizonezko. Atalen arabera, 37 esku-hartze egin ziren «Udalak informatzen du» atalean, 16 ekarpen «Auzoak informatzen du» atalean, eta 212 esku-hartze «Udalak entzuten du» atalean. Foro guztiak streaming bidez eman ziren, eta emisioak eta laburpen-bideoak Partaidetza Alorraren «Participa Pamplona» Youtubeko kanalean jarri ziren; guztira, 3.006 bistaratze izan zituen 2019ko apirilaren 1erako. Gainera, bigarren txandatik aurrera, Erabaki izeneko online partaidetza-plataformaren bidez ekarpenak egiteko aukera eman zen, eta 39 jaso ziren guztira.