Informazio praktikoa
Ibilbidea: Sorauren eta Irotz-etik Ibero arte
Luzera: 34 km
Web-a: Iruñeko Ibai Parkea
Mapa: Ibaiaren Ibilbidea
Ibilbidea:
Iruña Berdea da
Ingurumen heziketako jarduerak
- San Andres errota Atarrabian: bisita gidatuak eta tailerrak
- Atarrabiako pilategia: Atarrabiako Informazio eta Ingurumen Heziketarako Zentroa
- San Pedro Ingurumen Heziketarako Zentroa: Bisita giudatuak, tailerrak eta Iruñako informazio eta Ingurumen Heziketarako Zentroa
Kirol jarduerak
- Trinitarioseko parkea – Pump truck pista
- Nafarroako Arraun Elkartea
- Piraguismoa, kayak, stand up paddle board - Caparroso Errota
- Udalaren kirol-instalazioak: Igerileku estalia eta udakoa. Sanduzelaiko Aquavoxa eta Arantzadi Kirol Hiria.
Argako ibai parkeak milioi bat metro koadro ditu, eta hiriko berdegune garrantzitsuenetako bat da. Uraren ibilguarekiko paraleloa den gune horrek zubi historiko garrantzitsuenak hartzen ditu bere baitan: Magdalena, San Pedro (Iruñeko zaharrena), Arrotxapea eta Santa Engrazia. Meandroak hiritik urrundu eta hari hurbiltzen zaizkio, paisaia-balio handiko paseoa sortuz ibiltarientzat, txirrindularientzat, baita arraun-kirolak egiten dituztenentzat ere.
Harresi barneko hiri-giroak kontrastea egiten du berreskuraturiko bertako florarekin eta landa-ingurunearekin. Bidean zehar, Nafarroako hiriburutik metro gutxira, inguruneari edertasun paregabea ematen dioten lizarrak, sahatsak, alisioak, ezkiak, elorri beltzak eta bestelako zuhaitzak ikusiko ditugu.
Paseoa hiriari kanpotik begiratzeko modu bikaina da. Oinez edo bizikletaz egin daiteke, osorik edo zatika. Askaldegiak ezin egokiagoak dira etxetik kanpo egun zoragarrik bat igarotzeko, hiritik gehiegi urrundu gabe.
IBAIETAKO UR-BAZTERRAK
Ugaztun txikien bizileku kuttuna dira ibaien ur-bazterrak.
- Urtxintxa: Ez da zaila urtxintxaren bat ikustea. Karraskari txiki hau bizkortasunez mugitzen da zuhaitzetan, kontrapisu gisa bere buztan luze eta iletsua erabiliz.
- Igaraba: Igeri egitean, burua baino ez du agerian, gorputza urpean duelarik. Animalia txiki hau gai da gau bakar batean hamar kilometro egiteko jakiak lortzeko.
- Kastorea: Ibai-ingeniari bat da, eta ibai-ibarretako basoak gaztetzen ditu. Zubi batean, ilunabarrean, isilik geratuz gero, agian ikusiko duzu. Urpeko igeriketan oso trebea da, eta urpean 15 minutuz egon daiteke.
HIRIAREN GAINETIK HEGAN EGIN ETA GUREKIN BIZI DIREN HEGAZTI BATZUK
- "Belatz gorria" txolarreen eta bestelako txori txikien arerio nagusia dela? Aipagarria da duen gaitasuna balkoi eta leihoetako kaioletan eskura dauden hegaztiak harrapatu eta han bertan jateko.
- Maiatzean edo ekainean, ohikoa da gauaren hasieran zuhaitzez betetako parke eta etorbideetan soinu zorrotz eta jarraitu ba entzutea, segundo gutxiren buruan errepikatzen dena. “Apo-hontz europar” harrapari gautar txikiaren deia da. Norbait hurbiltzen denean, isildu eta geldirik egoten da.
- “Sorbeltzak” jan eta lo egiten du hegan egiteari utzi gabe? Nekaezina da. Hirietan bizitzea gustuko du. Iruñan maiatzetik abuztura bitarte egoten da.
- “Zozo arruntari” belarraren gainean saltoka ibiltzea gustatzen zaio eta ilunabarrean kantatzen du, txirula-antzeko nota apartekin.
- “Txantxangorria” potoloa da, eta ezaguterraza bere papar gorrixka eta laranjagatik.
- “Txirriskila arrunta” ezagutuko duzu hori-limoi kolorekoa delako eta zuhaitzen goiko aldean ikusi ohi ditugulako.
- Miru gorria errazen desberdintzen den eguneko hegazti harraparia da, bere kolore laranja dela eta. 170 zentimetroko hego-zabalera du. Hiriaren gainetik hegaz dabil beste hegazti eta karraskarien bila
- Ubarroia: Ibai gainean hegaldi azkarrak egiten ikus daiteke, uretan guztiz murgiltzen arrain bila. Denbora luzez egoten dira ertzetan eta pausalekuetan hegalak irekita, lehortzeko.
- Koartza: Gorputz lirain eta lepo eta hanka luzekoa, geldirik geratzen da estatua bat nola. Erromatar inperioan, haren oihuak gertakari garrantzitsu bat etortzekoa zela esan nahi zuen.
HABIA-KUTXAK
Takonera lorategietan, Gaztelugibeleko parkean, Yamaguchin eta Ibai-pasealekuan habia-kutxak daude hegaztiak erakartzeko. Belatzak, apo-hontzak eta amilotx eta kaskabeltzak bezalako txori txikiak erakartzeko dira.
ARGA IBAIAREN PARKEKO IBILBIDEA
- San Andres errota Atarrabian
- Atarrabiako pilategia
- Magdalenako zubia
- Ingurumen Heziketarako San Pedro Museoa
- San Pedro zubia – Runa parkea
- Arrotxapeako zubia - Curtidores
- Santa Engracia zubia
- Miluce zubia