San Fermin kosmopolitentzako

Nork dio sanferminek ez dutela VIP eskaintzarik? Iruñean eta bertako jai herrikoietan denontzako tokia dago. Posible da sanferminak pribilejiozko toki batetik disfrutatzea eta erlaxatu eta festak modu ezberdin batean gozatzea.

Balkoien alokairua

Balkoiak alokatzea festako une berezi bat ere ez galtzeko: Txupinazoa, Gaixoa ni, entzierroak, erraldoien agurra... Sanferminetako erakargarri handienetako bat da. Ekitaldi horiek lehen lerrotik gozatzea posible da baimendutako balkoiak alokatzeko zerbitzu bat kontratatuta. Balkoiak alokatzea beste zerbitzu batzuez lagundu daiteke: gosaria, bisita gidatuak, etab.

 

Bisita gidatuak

Alde Zaharreko txoko esanguratsuenetatik, festa gertatzen den tokietatik, bisita gidatu bat eginez osatu daiteke eguna. Bisitak programatu daitezke, edo bezeroaren beharretara egokitu.

 

"Apartadoa"

‘Apartadoa’ zezenketa aurretik abelburuak zozketatu eta banatzen diren unea da. Bertan zezenketako presidentea, Gobernuaren ordezkaria eta albaitaria ere badaude. Zozketa ez da jendaurrean egiten. Ikus daitekeena da nola banatzen duten zezen bakoitza dagokion eskortara. Izapide hutsa izateaz haratago, Apartadoa ekitaldi sozial bat da, non duela zenbait urte elkartzen baitira politikariak, ganaduzaleak, toreatzaileak eta kultura zein artearen arloko pertsona ospetsuak.

 

ESPARTINEN DANTZALDIA

Espartinen dantzaldi esklusiboa Kasino Berriko ekitaldirik enblematikoenetariko bat da sanferminetan, eta festetako idiosinkrasia peto-petoenaren parte da. Entzierroaren ondoren gosaltzeko ohiturarekin batera hasi zen, bazkideak Kasinora joaten zirenean txokolatea txurroekin gosaltzera. Denbora iragan ahala, gosari horiek musikaz girotzen hasi ziren, eta ondoren, entretenimenduzko dantzaldi txiki bihurtu ziren. 

Espartinen dantzaldiaren izena lagunen baten burutazioaren ondorioz sortu bide zen, eta herritarren artean onartu eta adopziozko izen gisa geratu zitzaion, nahiz eta gaur egun oinetako mota hori ia ez den erabiltzen.

 

Su artifizialak

1595.etik Iruñan San Fermin garaian su artifizialak erre egin dira. Iraganean Gazteluko Plazan japoniako suziri eta bonba xumeak zirenak, gaur egun, Ziudadelatik jaurtitzen diren kolekzio izugarrietan bilakatu dira. Sanferminetako gauetan hitzordu berezi bat dago Baluarten. Gauero, 22:00etatik 01:00etara, Iruñeko Auditorioaren terrazan, eraikinaren hirugarren solairuan, ateak irekitzen zaizkio jendeari festetako ‘unetxo’ berezietako batez, hau da, su artifizialez, goza dezan. Piroteknia ikuskizuna ikusteko bista pribilegiatuak izateaz gain, Baluarten mokadutxo bat edo beste har daiteke afaltzeko, kopa batzuk edan, musika entzun eta dantzatu.

 

Zezen-feria

Ezbairik gabe, zezenketa ere festako guneetako bat da: “eguzkian” ikus daiteke, peñekin batera eta festaren zalaparta guztiaren artean, edo “itzalean”, modu erlaxatuago batean.

 

TXOKO LASAIAK FESTAZ GOZATZEN JARRAITZEKO

Horrenbeste zalaparta eta neurrigabekeria artean, badira lasai egoteko txokoak ere. Uztailaren 7tik 14ra, Tres Reyes hoteleko Inglés tabernak bermuta antolatzen du 13:00etatik 14:30era, mariatxiz girotuta. Arratsaldez, uztailaren 9tik 13ra, hotelak musika herrikoiak eskaintzen ditu, zuzenean pianoarekin joak; hauek ere Inglés tabernan.

Informazio Praktikoa

Bisita gidatuak eta balkoien alokairua

Bisita gidatuei eta baimendutako balkoiei buruzko informazio guztia eskuratzeko hemen klikatu.

 

"Apartadoa"

Ordutegia: 10:00etatik 13:00ra

Zezenak banatzeko ordua: 13:00

Sarrerak: Zezen-plazako leihatilak. Egun horretako Apartadorako soilik. Ez dago aldez aurreko salmentarik. 

Webguneahttp://feriadeltoro.com/

 

Espartinen dantzaldia

Helbidea: Gazteluko Plaza, 44-1. 31001 Pamplona-Iruña

Ordutegia: 8:30etatik 9:45etara.

Sarbide mugatua: gehienez 950 lagun, bazkide eta gonbidatuen artean.

Webgunea: http://www.nuevocasino.es/el-baile-de-la-alpargata/

 

Su artifizialak

Sarrerak: Baluarteko leihatilak.

Txartelen edukia: ardo, garagardo, freskagarri edo cava kopa bat eta pintxoa, edo konbinatu bat.

Prezioak: banakako tarifa eta 20 pertsona edo gehiagoren taldeendako prezio murriztuak.

Webgunea: www.baluarte.com

14 urtetik beherakoek debeku dute sartzea.

 

Zezen-Feria

Sarrerak: Zezen-plazako leihatilak.

Prezioak: banakako tarifa.

Webgunea: http://feriadeltoro.com/

 

Txoko lasaiak

Tres Reyes Hotela

Helbidea: Taonerako Lorategiak, z/g. 31001 Pamplona-Iruña

Webgunea: https://www.hotel3reyes.com/