San Fermin familientzako

Informazio Praktikoa

Erraldoi eta buruhandien konpartsa

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsari buruzko informazio guztia nahi izanez gero, hemen klikatu.
Pertsonaiak ezagutu nahi badituzu, klikatu hemen.

 

"Hauek Festak Hauek", "Kirol Ari" eta "Birjolastu” guneak

Goizeko eta arratsaldeko ordutegia dute.

 

Barrakak

Atrakzio bakoitzak bere prezioa kobratzen du. Barraketara Alde Zaharretik sar daiteke, Descalzos kaleko igogailua erabilita eta San Domingo aldapa jaitsita.

Sanferminak adin guztietako lagunek gozatzeko dira. Gazte, nagusi eta txikiek badute toki bat festak haien modura bizitzeko. Festak familiartean gozatzeko aukera asko daude.

 

SORMENERAKO ETA KIROLERAKO ESPAZIOAK

Aisialdiko hainbat gune daude, doan, hirian sakabanatuta. 

  • “Hauek festak, hauek!” parkea, Askatasun plazan: txikienek hainbat jardueratan parte hartu ahalko dute, hala nola puzgarri, txotxongilo eta eskulanetan. Egunero, goizez, 11:30etik 14:00etara, eta arratsaldez, 18:00etatik 21:00etara.
  • "Birjolastu", Taconera parkean: auto- eta kamioi-gurpilen artean salto egitea, dorreak potoekin eraikitzea, zabor-edukiontzi batean ezkutatzea, oholen gainean ibiltzea oreka mantenduz, sukaldeko-lanak egitera jolastea, melodiak konposatzea, altzariak margotzea... Espazio berritzaile honetan hainbat jarduera uztartzen dira, sentsorialak, musikalak, trebeziakoak eta sormenekoak. Materialak berrerabili eta birziklatzeari esker, hemen, jostaketa jasangarria bermatuta dago. Egunero, goizez, 11:30etik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:30eik 20:30era.
  • "Kirol Ari", Media Lunako lubanarroetan: kirol anitzeko gunea, 8 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzendua, Iruñeko Gotorlekuen Interpretazio Zentroaren inguruan kokatua. Besteak beste, honako jarduera hauek egin daitezke: saskibaloia, badmintona, esgrima, herri kirolak, paseoak ponian eta baita paseoak Arga ibaian ere piraguan. Egunero, goizez, 11:30etik 14:00etara, eta arratsaldez, 18:00etatik 20:30era.

 

ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSA

Txikienendako sanferminetako pertsonaia protagonistak Erraldoi eta Buruhandien Konpartsakoak dira. Bizipenez beteriko 150 urte bete dituzte jada. Lau erraldoi bikoteek Europa, Asia, Afrika eta Amerikako errege-erreginak irudikatzen dituzte, eta hiriko kaleetan barna dantzan ibiltzen dira, lagun dituztela buruhandiak –buru erraldoia duten irudiak– eta kiliki zein zaldikoak –haurren atzetik korrika doazen pertsonaiak, neurri berean beldur-eragile eta bilatuenak direnak–. Horrez gain, ohitura bihurtu da haurrek haien txupeteak erraldoiei ematea gehiago erabili behar ez dituztenean, haien artean oso lotura kuttuna ezartzen delarik.

 

Entzierroa

  • Entzierrorako aukeretan, horietako bat da balkoi bat alokatzea, bestea goiz esnatzea hesian tokia hartzeko eta hirugarren aukera polit eta erosoa zezen-plazara joatea da, abelburuak eta korrikalariak nola heltzen diren ikusi eta ondorengo bigantxez gozatzeko. 
  • Entzierro txikia bi egunetan egiten da, eta San Domingoko aldapatik Udaletxe plazaraino doa. Benetako entzierroan bezala, toki berean eta modu berean, San Fermini abesten diote, eta kartoizko sei zezen eta hiru idiren aurrean korrika egiten dute.
  • Zezen puzgarrien entzierroa: haurrendako entzierro berezia da, zezen puzgarri erraldoiekin, Karlos III.aren etorbideko goiko aldean. El toriko konpainiak antolatutako ikuskizuna da. Ikuskizun bakarra, orijinala eta ezberdina.
  • Ur-zezena: urtez urte zale gehiago erakartzen dituen plan berritzaile eta freskagarria da. Zezenak egunero ateratzen dira, 20:00etatik 21:00etara, Maisonnave hotelaren ingurutik korrika egitera, hotel hori baita ekitaldiaren antolatzailea.
  • Zezensuzkoa: 21:45ean, Udaletxe plazatik, neska-mutil ausartenek zur eta kartoizko adardun berezi honen aurrean korrika egin ahalko dute Alde Zaharretik, jaurtitzen dituen txinparta koloretsuak saihesten.
  • Horrez gain, barraken ondoan dauden Gaseko eskortetan, zezen-ferian parte hartzen duten ganadutegietako zezenak ikus daitezke.

Zaldunen eta mandakoen desfilea txikienei gehien gustatzen zaien beste jardueretako bat da, eta egunero egiten da, Udaletxe plazatik zezen-plazaraino, zezenketa hasi aurretik.
 

Peña txikiak

Peñak festetako arima dira hiria eguneko edozein unetan girotzen dutelako; badute bertsio txikia ere.  Peña txikiekin batera joatea aukera on bat da haurrekin festaren alderik espontaneoena bizitzeko.

 

Su artifizialak

Su artifizialek txundituta uzten dituzte bai haurrak bai gazte eta nagusiak. Egunari buru emateko, egunero, 23:00etan, kolorez betetako ikuskizunaz disfrutatu daiteke Ziudadelaren ingurunean.  

 

Barrakak

Feria-lekua, barrakak hemengoentzat, txikienendako toki erakargarria dira. Arga ibaiaren parkean kokatuta, Arrotxapean, Gaseko eskorten ondoan, atrakzioak, jatetxeak eta feria-postuak biltzen dituzte, unibertso bat osatuz.