Udalak 450.000 euro bideratuko ditu aurten Iruñeko Zentro Komunitarioak hobetzera, eta iazko inbertsioa laukoiztuko du

Udalak 450.000 euro bideratuko ditu aurten Iruñeko Zentro Komunitarioak hobetzera, eta iazko inbertsioa laukoiztuko du
2024an honako hauek hobetu dituzte: konexioak, ikus-entzunezko zerbitzuak, eraginkortasun energetikoa eta lokaletako higiezinen hornidura
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Iruñeko Udalak 200.000 euro inbertituko ditu Arrosadiko Ilargienea Zentro Komunitarioan, uztailetik aurrera itoginak eta iragazketak konpontzeko; halaber, 250.000 euro inbertituko ditu beste zentro batzuetan berrikuntzak egiteko: irisgarritasuna hobetu, energia-kontsumoa murriztu eta energia-efizientzia sustatuko dute. Gainera, beste 15.000 euro inbertituko dituzte higiezinetan.   Lokalak erabiltzen dituzten elkarte eta kolektiboen arteko plangintza oinarri hartuta egin dira inbertsioak. Helburua lokalen funtzionamendua hobetzea da, baita azpiegiturak lokal horietan egiten diren jardueretara egokitzea ere.   Udalak 2024an 100.829 euro inbertitu zituen Zentro Komunitarioetan, eta auzo bakoitzean inbertsio berdintsua egiten saiatu zen.

Zentro Komunitarioak udalarenak dira, auzotarrek erabiltzekoak, irekiak, balioaniztunak eta inklusiboak, eta auzo bakoitzeko lokal batean edo batzuetan daude. Iruñeak 12 Zentro Komunitarioko sare bat du, eta guztira 26 lokal. Lokal horietan egiten diren jarduerek irekiak eta irabazi asmorik gabeak izan beharko dute. Udaleko Lehendakaritza Batzordeko kideek gaur goizean bisitatu dute Txantreako Salestarrak Zentro Komunitarioa (Iruñerria kalea, 24). 

Zentro horietan egiten diren jarduerak bi motatakoak dira: batetik, unean-unekoak, eta, bestetik, astero eta urte osoan egiten direnak.  Egun 200 elkarte eta kolektibo etengabe aritzen dira zentroan; elkarte horietatik 23k aktiboki parte hartzen dute zentroen kudeaketan: batzordeak egiten dituzte, eta horri esker, elkarteen ahotsa islatzen dute, eta beharrezko esku-hartzeak lehenesten dituzte.  Batzordeak 2019tik indarrean dagoen Zentro komunitarioen erabilerari eta funtzionamenduari buruzko ordenantzan aurreikusita eta araututa daude.

2024an egindako inbertsioak 
2024an inbertitu zituzten 100.829 euroetatik, 17.600 Azpilagañako lokal berriko higiezinak ordaintzera bideratu zituzten. Gainera, 17.600 euro horiei esker, lokal guztietako higiezinak birjarri eta zentro guztien hornidura berritu zuten, batez ere Donibaneko Zentro Komunitarioarena. Azken hori Iturramako Zentro Komunitarioa da iaztik.       

Gainerako 83.229 euroak hainbat esku-hartze egiteko erabili dituzte: behinik behin, auzo bakoitzeko lokal batean egokitu dute wifia, eta, gainera, esku-hartze espezifikoak egin dituzte hiriko auzo bakoitzean.    Aipatu bezala, Salestarrak Zentro Komunitarioan izan dira gaur goizean, eta hobekuntzetako batzuk ikusi dituzte: besteak beste, proiektagailua eta ekitaldi-aretoko eta zentro osoko soinu-sistema hobetu dute, akustika hobetu, eta espazioa atseginagoa izateko, eta zaratak eta erreberberazioak desagerrarazteko.     Azken lan horiek Sanduzelaiko Karrikagunean ere egin dituzte. Gainera, Sanduzelaiko zentroan beste ekintza hauek egin dituzte: argiak aldatu dituzte, eta Gridillas txaletetako elkarteek Auzoak gara horma-irudi kolaboratiboa sortu dute, zentroaren ingurunea hobetze aldera.     

Mendillorriko Antzara Zentro Komunitarioan binilozko lurzorua jarri dute, mugimendu-jarduerak egiteko xedez, eta enegia-efizientziarekin lotutako beste hobekuntza batzuk egin dituzte. Bestalde, Iturramako San Joan Bosco Zentro Komunitarioan guneak bereizi dituzte, aretoetan beroa mantentzeko. Pinturako udal-lantaldeak ere egin ditu lanak zentro horretan.   Halaber, ate nagusia ordeztu dute, eta irisgarritasuna hobetzeko ate automatiko bat jarri. Batzarra bertan izan da aurten, zentro horretan adinekoendako eta mugikortasun murriztua dutenendako jarduera ugari egiten baitituzte.

Alde Zaharreko Plazara Zentro Komunitarioan erakusketak ikusgai jartzeko sistema hobetu dute; Azpilagañako lokal berrian, aldiz, bilera eta prestakuntzak proiektatzeko ikus-entzunezkoen sistema bat jarri dute martxan, eta ispiluak jarri dituzte. Azkenik, Arrosadiko Ilargienea Zentro Komunitarioko sukaldean altzariak aldatu dituzte, sukaldea duen zentro bakarra baita.   

Komunitatea sustatzeko partaidetza-guneak 
Zentroen beharrak askotarikoak dira, baita haietan egiten diren jarduerak ere. Bizilagunek proposatutako jarduera motak honako hauek izan daitezke: hezkuntzakoak, prestakuntzakoak, kulturalak, aisialdi eta denbora librekoak, eremuko pertsonen eta kolektiboen arteko berdintasunezko elkarbizitzaren aldekoak, horien aniztasunaren ezagutzatik eta aitortzatik elkarreragitekoak eta, batez ere, eremuko pertsonen eta kolektiboen artean loturak sendotzekoak eta topaketak sustatzekoak. Onuragarria da jarduerak belaunaldi eta kultura artekoak izatea, bai eta genero-ikuspegia eta ikuspegi inklusiboa kontuan hartzea ere. Halaber, migratzaileendako jarduerak proposatzen dituzte zentroetan, hiriko kultur aniztasuna oinarri hartuta. 

Bizilagunen eskaerez gain, udal-programen jarduerak modu iraunkorrean eskaintzen dira lokal hauetan: Haur, Nerabe eta Familiendako Prebentzio Programak eskola-laguntza, sormena eta antzerkia lantzeko jarduerak proposatzen ditu; Martxan programak eta Adinekoen sareak, adinekoendako jarduerak; Kirol- eta gizarte-errezeta programak eta Gimnasia Aerobiko Modernoko programak, kirol-jarduerak; gainera, Gurasotasun positiboko taldeak eskaintzen dira, baita Komunitate Poliziaren zuzeneko arreta ere, Komunitate Polizia zure Civivoxean programaren barruan.

 

ZENTRO KOMUNITARIOEN SAREA

Buztintxuriko Zentro Komunitarioa

       - Buztinkoba lokala. Santa Luzia pasealekua, 60-62.

       - Buztingune lokala. Gipuzkoako etorbideko E lurzatia

Etxabakoizko Zentro Komunitarioa

       - Urdánoz etxe-multzoa, 1

       - Urdánoz etxe-multzoa, 4

       - Urdánoz etxe-multzoa, 7

       - Liburutegiaren lokala (Aróstegi etorbidea, z.g.)

Ermitagañako Zentro Komunitarioa 

       - Ermitagañako lokala, 30-32

       - Ermitagañako lokala, 42-44

       - Bartolomé de Carranza kaleko lokala, 52, behea

       - Bartolomé de Carranza lokala, 5 

Mendillorriko Zentro Komunitarioa

       - Antzara. Sarriguren kontzejuaren k. zk.g. 

Ardatz Kontzejuaren kaleko lokala 4, behea

Arrosadiko Zentro Komunitarioa

       - Ilargienea Zentroa. Blas de Laserna k. 61, behea

Azpilagañako Zentro Komunitarioa

       - Buenaventura Iñiguez k., 18-20, behea

Arrotxapeko Zentro Komunitarioa

       - Carbonilla. Marcelo Celayeta etorb., 51, behea

       - Joaquín Beunza kaleko lokala, 33

Sanduzelaiko Zentro Komunitarioa

       - Karrikagune. Labayen Doktorearen k., 17

- Sanduzelai kaleko lokala, 11, behea

       - Gridillas txaleta. Sanduzelai k. 1, behea

       Sandua pasealekua, 48-50. Atzealdea, beheko solairua. 1. lokala

       Sandua pasealekua, 48-50. Atzealdea, beheko solairua. 2. lokala

Lezkairuko Zentro Komunitarioa

       - Lezkairuko zaldua k., 1, behea

Alde Zaharreko Zentro Komunitarioa

       - Plazara. Kale Nagusia, 31

Txantreako Zentro Komunitarioa

       - Salestarrak. Iruñerria k., 24

       - Gazte Kluba. Iruñerria k., 24, atzealdea

Iturramako Zentro Komunitarioa

       - San Joan Bosco. San Joan Bosco k. 15

¿Te ha sido útil esta página?