Astelehenean, herritarrei arreta egiteko gune bat irekiko du Udalak Nafarroa Arenako lehiatiletan: 11. sektoreko bizilagun-txartelak izapidetzen ahalko dira bertan

Astelehenean, herritarrei arreta egiteko gune bat irekiko du Udalak Nafarroa Arenako lehiatiletan: 11. sektoreko bizilagun-txartelak izapidetzen ahalko dira bertan
Arreta egiteko gune hori azaroaren 6ra arte egonen da irekita, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Oficinas sector 11

 

Azaroaren 3an jarriko da martxan hiriko 11. sektoreko aparkatze arautuko eremua. Bizilagun-txartelak errazago izapidetzeko, Iruñeko Udalak arreta egiteko gune bat irekiko du urriaren 26an (astelehena), Nafarroa Arenako lehiatiletan. Astelehenetik ostiralera emanen da arreta, 08:30etik 14:30era, azaroaren 6ra arte (ostirala).

908 aparkaleku-plaza barne hartzen ditu sektore berriak, 653 laranja eta 255 gorri/berde, azken horiek 24 orduko aparkatze arautukoak, Arrosadia multzoaren, Sadarren eta Azpilagaña hegoaldeko eremu urbanizatuaren inguruetan. Ordaindu beharreko tarifa osorako ordaintzen den 50,30 euroko tarifaren proportzionala izanen da; izan ere, 2026. urtea bukatzeko bi hilabete falta direnean sartuko da indarrean aparkatze arautua 11. sektorean. Bizilagun-txartela erabili ahal izateko, 8,38 euro ordaindu beharko dira urtea amaitu arte.

Plaza gorri/berdeak hirian edukiera handiena duten bi kirol-instalazioen ingurumarietan ezarri dira, bietan ekitaldi jendetsuak egin ohi baitira. Eremu gorria izanen da astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara bitarte; berdea, berriz, astelehenetik igandera ere, baina 20:00etatik 08:00etara bitarte. Nahitaezkoa izanen da aparkatzeko tiketa eskuratzea, bizilagunendako den ordutegi berdean barne. Ordutegi berdean, bizilagunendako tiketa doan izanen da. 

Ordutegi hori orokorrean aplikatuko da, salbu eta Sadarreko eta Nafarroa Arenako kirol- eta kultura-ekitaldiak direla eta murrizketak ezartzen badira. Ekitaldi horiek egin bitartean ezin izanen da tiketik eskuratu, eremu gorri/berde horretan aparkatzea debekatuta egonen baita. 

653 aparkaleku-plaza laranjek hiriko gainontzeko sektoreetan bezala funtzionatuko dute. Aparkatze-tiketa edo 11. sektoreko bizilagun-txartela beharko da ordu eta egun hauetan: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta, larunbatetan, 08:30etik 14:00etara.

 

¿Te ha sido útil esta página?