KOMUNITATE EKINTZA

ZENTRO KOMUNITARIOAK

 

Zentro komunitarioak Udalak auzotarrek erabiltzeko dituen lokalak dira, irekiak, erabilera anitzekoak eta integratzaileak. Auzoetan bat ala bat baino gehiago dago, eta Iruña zentro komunitarioen sare batez hornitzen dute, elkarte-bizitza sustatzeko eta herritarren parte-hartze aktiboa bultzatzeko xedez.

ZURE GUNEA ZURE AUZOAN

Iruñeko Udalak martxoaren 18ra arte eman du epea edozein irabazi-asmorik gabeko entitatek hiriburuko zentro komunitarioen erabilera eskatu ahal izateko, entitate erabiltzaile egonkor gisa. Udalaren espazio horiek topaketarako gune gisa erabil daitezke, bertan jarduerak egiteko eta elkarte-bizitza sustatzeko
 

Apñúntate eus


 

ERABILERA-MOTAK

Jarduerek irekiak izan behar dute, irabazi-asmorik gabekoak, eta belaunaldi arteko, kultura arteko eta generoko ikuspegi barneratzailea dutenak:

  • Auzoko jarduerak
  • Jolas-, kirol- edo musika-jarduerak, etab.
  • Bertako pertsona zein kolektiboen artean loturak sendotzea bultzatzen duen edozein jarduera

Horiek erabiltzeko eskaera egin dezake jardueraren bat egin nahi duen edozein pertsonak edo irabazi-asmorik gabeko entitatek, unean unekoa ala egonkorra izan, betiere auzo-bizitzan eraginik badu.