Navarro Villoslada Institutuko ikasleek eten digitala murrizteko egindako proiektu batek Iruñeko Udalaren aintzatespena jaso du

Navarro Villoslada Institutuko ikasleek eten digitala murrizteko egindako proiektu batek Iruñeko Udalaren aintzatespena jaso du
Bideo-tutorial txikien bidez, testuak prozesatzeko edo fitxategiak biltegiratzeko oinarrizko online tresnak erabiltzen irakasten dute
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Fitxategi

 

 

Iruñeko Navarro Villoslada Institutuko ikasleek lehen saria jaso dute Iruñeko Udaleko ikaskuntza-zerbitzuko proiektuetan, QR kodeei esker eskura daitezkeen ikus-entzunezko pilulen bidez, teknologia berriekin eta Internetekin lotutako zereginak modu erraz eta praktikoan egiten irakasten duen proposamenari esker. Ekimen horren xedea eten digitala murriztea da, teknologia horiek hainbeste ezagutzen ez dituzten pertsonei bere egitea lagunduz. Lanaren aintzatespen gisa, Fernando Sesma Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkariak ikasle-ordezkaritza bati harrera egin dio Udaletxeko Harrera-aretoan, eta ikasleek proiektuaren xehetasunak azaldu dizkiote.

Navarro Villoslada Institutuko teknologiako ia 80 ikaslek proiektu horretarako egindako 68 bideoak alor tematikoetan banatuta daude, pertsona bakoitzak une bakoitzean behar duen azalpena erraz eskuratzeko moduan. ‘Google eta chromebook’, ‘Google classroom’, ‘Google docs’, ‘Google slides’, ‘Google drive’ eta ‘Google meet’ dira aukeratutako alor tematikoak, guztiak etxeko konfinamenduan ikasleek etxetik lan egiteko erabili behar izan zituzten tresnen ingurukoak.

Ikus-entzunezko piluletarako sarbidea lau karteletan bilduta dago. Kartel horiek modu didaktiko eta intuitiboan erakusten dituzte, QR kodeen bidez, alor tematiko bakoitzean eskuragarri dauden bideoak Kartel horiek erakundeen, enpresen eta, oro har, herritarren esku daude Udalaren webgunearen hezkuntza atalean, honako esteka honetan: https://www.pamplona.es/temas/educacion/programas-educativos/mejora-de-la-competencia-cientifica-informatica. Horrela, kartelak baliabide erabilgarri bihurtzen dira, bai online, bai paperean, herritarrei Interneten sartzeko aukera ematen zaien leku guztietan jartzeko. Halaber, bideo bakoitza eskuragarri dago institutuaren Youtube kanalaren bidez.

Ikasteko proiektu bat, gizarteari zerbitzua ematen zaion bitartean

Iruñeko Navarro Villoslada Institutuko ikasleek egindako proiektuak lehen saria lortu du Iruñeko Udalaren iazko Ikaskuntza-zerbitzuetako proiektuen lehiaketako 2. modalitatean (DBH-Batxillergoko ikastetxeetako proiektuak). Ikastetxe horretako Batxilergoko 1. mailako Teknologia irakasleek Ikaskuntza Zerbitzua metodologiaz garatu dute proiektua. Hezkuntza-proposamen horrek ikaskuntza-prozesuak eta komunitateari zerbitzuak emateko prozesuak uztartzen ditu, eta ikasleek ingurunearen benetako beharrak jorratzen ikasten dute, hura hobetzeko asmoz.

Ideia etxeko konfinamenduan sortu zen, 2019-2020eko ikasturtearen azken txanpan.  Egoera berriak behartu zituen hala irakasleak nola ikasleak egokitzera eta batzuek une hartan ezagutzen ez zituzten informatika-tresnak erabiltzera. Tresnak bere egiteak aukera eman zien Internet bidez gero eta ohikoagoak diren ekintzen tutoretza-bideo txikiak egiteko ideia garatzeko. Eduki horiek guztiak era bisualean ordenatu eta aurkeztu ondoren, orain egindako lana lagungarria izan daiteke edozein herritarrek erabilitako edozein tresna erabiltzean izan ditzakeen zalantzak argitzeko.

Proiektuan landutako curriculum-edukiak dira, besteak beste, bideo-tutorialak sortzeko bideo-edizioa;, dokumentu digitalak eta inprimatuak editatzeko edizio grafikoa, Chromebookaren erabilera G-Suite ingurunean eta haren aplikazioetan, ordenagailu baten oinarrizko funtzionamendua eta ezagutzak software librearen eta lizentzia-softwarearen, Google Driveren eta G-Suite aplikazioen, testu-prozesadoreen edo kalkulu-orrien inguruan.

¿Te ha sido útil esta página?