Erorien Monumentua oroimenezko museo bihurtzeko eraldaketa baloratzeko herri-galdeketa

Jarraitu jardunaldia zuzenean Streaming bidez

Kontsultaren xedea

Kontsultak xede du Erorien Monumentua eraldatzeko proiektu finalistei buruz herritarrek duten iritzia modu egituratuan jasotzea.

Proiektuaren xedea

Proiektuak xede du Erorien Monumentua fisikoki eta sinbolikoki eraldatu dadin sustatzea, etorkizunean, memoria demokratikoa berreskuratu eta hiri-ingurunea eraldatzera bideratuta egonen den oroimen-museo bat izan dadin; halaber, honako helburu hauek barne hartuko ditu ikuspegi orokor eta bateratu batetik:

 

Kanpoko itxura aldatuta monumentuari kutsu sinbolikoa kentzeko helburuari egokitzea 

Proposamenek hainbat esku-hartze planteatzen dituzte eraikinaren kanpoko itxura aldatzeko, bai eta beste esanahi bat emateko, iraganarekiko haustura sinbolikoa egiteko eta diktadura frankista modu kritikoan eta gogoetatsuan lantzeko oroimen-museo bat sortzeko ere.

Oroimen-museo izateko arkitektonikoki eta funtzionalki egokitzea

Bere esanahi historikoa atzean utziz, Erorien Monumentua kalitatezko oroimen-museo bihurtu behar da, eta hala funtzionatu behar du. Proposamen bakoitzak hainbat alderdi jorratzen ditu, hala nola diseinu arkitektonikoa, eraikinaren barnealdearen eta kanpoaldearen arteko harremana, erakusguneak izatea eta eraikinaren erabilera jasangarria.

Espazio publikoaren osaera berriari buruzko hirigintza-proposamena

Erorien Monumentua ez da eraikin bat soilik: hiriaren erdigunean dago, eta haren eraldaketak eragina izanen du inguruko espazio publikoan eta hiri-paisaian. Proposamen bakoitzak modu desberdin bat planteatzen du eraikinak hiri-paisaian duen irudia eraldatzeko, plaza berrantolatzeko, irisgarritasuna hobetzeko, zuhaiztiak eta egungo ingurunea bateratzeko, eta auzo mugakideekin lotzeko.

Proposatutako esku-hartzeen eta lortu nahi den azken emaitzaren arteko koherentzia

Proposamen on bat ez da diseinu onena edo inpaktu sinbolikorik handiena duena soilik, modu errealistan egin daitekeena eta denboran iraun dezakeena ere bada.

KONTSULTAN PARTE HARTZEA

Nork hartzen ahal du parte kontsultan?

2026ko apirilaren 30a baino lehen Iruñean erroldatuta dauden 16 urtetik gorakoak. Pertsona bakoitzak erantzun bakarra ematen ahal du.

Noiz bozkatzen ahalko da?

Inkesta ekainaren 10eko 12:00etatik (asteazkena) ekainaren 24ko 23:59ra (asteazkena) bitarte egonen da eskuragarri.

Nola parte hartu?

Bide hauetakoren baten bidez egiten ahal da inkesta:

Ezagutu proposamenak