Antoniutti parkeko roller-pista 1977an eraiki zuten, eta patinatzeko eta aisialdirako erabiltzen dute, nagusiki, nahi duten herritarrek. Zenbait kirol-ikuskizun ere antolatzen dira urtean zehar. Haurrendako jolasak daude.
Aire zabaleko erabilera anitzeko pista, 140x20 m-koa; badu argiztapena, baina ez du harmailarik ez aldagelarik.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
Helbidea: Baiona etorbidea z/g. 31011 Pamplona - Iruña