Sequoiadendron giganteum - Secuoya gigante y "Toko-Toko"

Sequoiadendron giganteum - SEKUOIA ERRALDOIA

Garaiera handiko zuhaitza, 50 eta 80 metro arteko altuera hartzen du; itxura konikoa du eta ezkata-formako hostotza, oso dentsoa eta erregularra.

Landare-erreinukoen artean bolumen gehien dutenak dira, ale bakoitzak 1500 metro kubiko egur izan ditzakeelarik

"TOKO TOKO", ERREGE AMERIKARRA

Baztan ibarreko artisau batek sortu zituen erraldoiak duela 150 urte baino gehiago. Dantza egiten dutenean, hiru laguneko dorre bat beharko genuke haien garaierara iristeko. Gizonezko erraldoi beltza da.

Erraldoi guztiek elementu bereizgarri bat daramate. “Toko toko”-k geziak dituen buiraka bat eta arku bat daramatza bizkarrean. Bi gaitero eta danbor-jotzaile bat ditu lagun, baita hiru eramaile ere.