Secuoya sempervirens eta "Braulia"

 

Sequoia sempervirens - Sekuoia sempervirens

Tamaina handiko zuhaitz honek 100 metroko garaiera har dezake. Piramide-itxura eta hosto azikularrak ditu, adarren alde banatan bi errenkadatan jarriak.

2.000 eta 3.000 urte artean bizi daiteke.

 

“Braulia”, Erregina Amerikarra

Baztan ibarreko artisau batek sortu zituen erraldoiak duela 150 urte baino gehiago. Dantza egiten dutenean, hiru laguneko dorre bat beharko genuke haien garaierara iristeko. Emakumezko erraldoi beltza da.

Erraldoi guztiek elementu bereizgarri bat daramate. Lehen lumazko abaniko irekia zeraman, baina duela ia mende batetik hona ez darama halakorik. Txistulari eta atabalariekin batera doa. Hiru eramaile ditu.