Santa Engrazia Zubia

Ohiko zubi gotikoa da honako hau, hiru arku zorrotz ezberdin ditu eta dromedarioaren bizkar itxura du. Izena klaratarren antzinako komentutik hurbil egotetik datorkio.

Iruñeak muino batean dauka kokapena, defentsa-zioak direla medio, eta Arga ibaia inguru-minguru ibiltzen da hiriko ertzetan. Ibaia zeharkatzeko oraindik zutik dirauten hainbat zubi daude, gehienak Erdi Arokoak. Horietako bat Miluze zubia da, ekialderantz azkena, zeinak Barañain eta Sanduzelai lotzen baititu. Jatorrian erromatarra edo Goi-ertarokoa da; puntu erdiko hiru arku ditu, eta XIX. mendean zeharo eraberritu zuten. 

Informazio Praktikoa

Webgunea: Arga Ibaiaren Parkea

Ibilbidea:

      Iruña Berdea da