Trinitarios Parkea - Pump Truck pista

Trinitarios parkeko pump track pistak altuera eta luzera ezberdinetako 6 jauzi eta 30 roller dauzka, bai eta bihurgune, peralte eta gune izurtuak ere, bizikletarekin, skatearekin edo patinekin ibiltzeko. 40 x 50,25 metroko neurria du. Haurrendako pump track bat ere badu, zirkuitu sinpleagokoa, obalo itxurakoa, bost roller eta bikoitz bat dituena, bai eta ordoki bat ere, hasiberriendako gune seguruago bat eskaintzeko. Trinitarioseko parkeko berdegunean dago, Biurdana kaleak, Gipuzkoa etorbideak eta Arga ibaiak berak mugatuta, Kosterapea pasealekuaren inguruetan.

Aisialdi-kirolerako pista izanen da, ez lehiaketarako, eta adin guztietako jendearentzat, eta bizikleta, skate, patin eta patineteekin erabiltzen ahalko da. 

Zirkuituaren akabera asfaltoz egin da, eta barneko eremu eta ezpondak, soropil artifizialez. Pump trackaren ibilbideko ezpondak erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko diseinatu dira, zirkuitutik ateraz gero. 
 

Informazio Praktikoa

Helbidea: Gipuzkoa Etorbidea z/g