Magdalena zubia

Hauxe da Iruñean barnako ibilbidean Arga ibaia zeharkatzen duten lau zubi erdiarotarretatik garrantzitsuena. XII. mendean eraiki zuten, eta XIX.ean eraberritu. Badauzka hiru arku handi eta zorrotz samarrak, zubi-branka triangeluarrak eta erdi puntuko deskarga-arkuak, euskarrietan. Garesko zubiarekin ba omen du zerikusia. XVI. mendean eraiki bide zuten gurutze batek Donejakue bidea Iruñera sartzen ari dela adierazten du, zubiaren ertz batean. Gurutzean santuaren irudia dago ikusgai. 

Informazio praktikoa

Helbidea: Magdalena kalea z/g. 

Ibilbidea:

     Iruña Bidea da

     Iruña Harresiak dira