San Frantzisko Plaza (antzinako Grand Hotel)

‘The Sun Also Rises’-en Amerikako enbaxadoreak San Frantzisko plazako Grand Hotelean hartzen du ostatu. Grand Hotela Iruñeko hotelik onena zen; 1934ra arte egon zen zabalik.

Berez, 1930eko urtarrilaren 5ean Hemingwayk bere lagun Scott Fitzgerald-i bidalitako gutun batean hiru hotel gomendatzen dizkio Iruñean: Grand Deluxe, Quintana eta La Perla.

Grand Hotela hirian 'La Agrícola’ izenez ezaguna izan eta 1912an eraikitako eraikin modernistan kokaturik zegoen. 'La Agrícola’ izen hori zuen aurrezki-entitatearen egoitza izan zen, baita Iruñeko Grand Hotelarena ere. San Frantzisko Asiskoaren eskultura dago plazan, eta ustez santuak Iruñera egindako bidaia irudikatzen du, Konpostelara egindako erromesaldian, 1213-1215 urteetan, bai eta burguen baketzean izandako esku-hartzea ere. 

San Frantzisko plaza izenarekin ezagutzen da gaur egun, eta 1912. urtean inauguratu zen. Aurrez toki horretan hiriko kartzela zegoen, Mediero Hotela izenaz ere ezagutzen zena.

Informazio Praktikoa

Helbidea: San Frantzisko Plaza. 31001 Pamplona - Iruña

Ibilbidea:

     Iruña Harresiak dira

     Iruña San Fermin da

Oharra: Gaur egungo liburutegia