DASTATU IRUÑA: DONEJAKUE BIDEAREN IBILBIDEA

Donejakue Bidean dago Iruña, lehenengo hiria da Orreagatik pasatzen den erromes-bidean, eta horrek hiriaren historia eta nortasuna baldintzatu ditu aspaldi-aspalditik. Lehen hiria denez, urtean zehar heltzen diren milaka erromesendako lehen laguntza-euskarri eta erreferentzia-puntu bihurtzen da, eta haien beharrei zuzendutako zerbitzu eskaintza askotarikoa eta zabala du.

Sukaldaritza aberatsa eta askotarikoa da zalantzarik gabe, erromesak edo Bidea egiten duen turistak aurkitzen ahal duen pizgarririk handienetako bat. Bereziki, Frantziako Bideko etapetan ibiliz gero, hango paisaia ikusgarriez eta jende maitagarriaz gozatzeaz gain, hango gastronomia entzutetsuaz ere gozatuko duzu, eta zure bidaia ahalik eta esperientzia osoena bihurtuko du zentzu guztietan.

LEKU INTERESGARRIAK

Hiriko lekurik nabarmenenak zeharkatu eta Nafarroako gastronomiaren aniztasuna eta aberastasuna eskaintzen dituen Bideko ibilbide bat proposatzen dizugu.

1. Frantziako portalea

2. Casa Ibarrola aterpetxea

3. La Capilla jatetxea

4. Andre Mariaren katedrala

5. Zaldi Zuriaren txokoa

6. Pastas Beatriz

7. Iruñazarra taberna-jatetxea

8. Udaletxea eta Udaletxe plaza

9. Ultreia, Erromesei harrera egin eta Donejakue Bidea interpretatzeko Zentroa

10. Tres Reyes hotela

11. Takonerako parkea eta lorategiak

12. Nafarroako Unibertsitateko lorategiak eta Museoa

Iruñean beste ibilbide gastronomiko batzuk ezagutu nahi badituzu, ezagutu Saborea Españaren proposamenak.

DASTATU IRUÑA: DONEJAKUE BIDEAREN IBILBIDEA

CASA IBARROLA ATERPETXEA

Casa Ibarrola 300 urte baino gehiagoko historia zuen ostatua zen garai batean. Orain, zaharberritu ondoren, lehengo espiritua berreskuratu du. Turistendako, Donejakue bideko erromesendako eta taldeendako aterpetxea, San Fermin jaietan. Carmen kalean dago, erromesen kale zaharrean, Iruñera Frantziako edo Zumalakarregiren portaletik sartu eta bertan. Japoniako “kapsula-hotelak”, itsasontzietako ganbarak eta nazioarteko espazio-estazioa eredu hartuta sortu zen ideia. 

Iruindarren aholkua: “Kontzeptu moderno bat biderik zaharrenarentzat”. 

LA CAPILLA JATETXEA

Jatetxea Donejakue bideko erromesen sarrera naturala den Zumalakarregi portalearen ondoan dago, Iruñeko harresiez inguratuta eta katedraletik metro gutxira. Birmoldatutako Ama Adoraziokoen komentu zaharreko kapera zahar batean dago. “Pamplona Catedral” 4 izarreko hotel boutique esklusiboko jatetxea da. Sukaldaritza tradizionala eskaintzen du, abangoardiako ukituekin. Etxeko janaria gurtzen da soil-soilik. "Proposamen zentzuduna da, lurreko eta denboraldiko produktuekin eta teknika, urrutiko produktu edo gauza arraroekin zoratu gabe egina. Nafarroako eta Iruñeko tradizio horretara itzultzea da kontua, ezagutzen den eta jendearen gustukoa den sukaldaritza horretara", esan digu Iruñeko Eduardo Martínez sukaldariak. 

Bizilagunen aholkua: ez galdu harresietan barna garai batean Errege Jauregia zen Artxibo Nagusitik pasatuz, Zaldi Zuriaren Txokora ibilalditxo bat egiteko aukera.

 

 

Vista general del restaurante La Capilla, situado en el Hotel Pamplona Catedral de Pamplona.

Pastas Beatriz

Iruñean zerbait ezinbestekoa bada (sanfermin jaien doinua duen guztiaz gain), zalantzarik gabe, hori Pastas Beatriz da. Direnik eta gozotegi enblematikoena den honetako egurrezko labeak zein hostopilek, biek ala biek, hamarkadak daramatzate sentimenduak eta urdailak elikatzen. Iruñeko katedralaren ondoan du lokal berria, eta mugarri horrek izaera sakratua ematen dio gozogintza enblematiko horri. 

Istorio batzuek hostopilen eta pasta-kaxen arteko lokuluxkak aipatzen dituzte. 'Pastas Beatriz'en sartzea ez da bere garrotikoen txokolate urtua arnastea bakarrik, denda honen izaera maitagarria handitzen lagundu duten izen bereziak entzun eta sentitzea ere bada. 

Bizilagunen aholkua:  Ez gelditu “garrotiko” ospetsuak dastatu gabe; madalena beteak, txantxigorri-opilak eta txandrioak ere oso goxoak dira.

Bar Restaurante Iruñazarra

Sarrera txiki bat du, mahaitxoekin, eta, barruan, eskuinean sukalderaino luzatzen den pintxoz betetako barra bat. Iruñeko alde zaharreko erakargarri gastronomikoetako bat da. Ia ezinezkoa da hutsik ikustea. Abilezia handiz uztartzen ditu goi-sukaldaritzako pintxoak eta plater klasikoagoen karta eta menuak. Eta hori guztia, ostalaritzako lau belaunaldiren filosofiari eutsiz: maitasuna eta lana.

Produktua eta Tradizioa: Horixe da Iruñazarra taberna-jatetxearen leloa, kalitatezko produktuak eta janari tradizionala eskaini ahal izateko sukaldaritza. Bertako produktuekin eta hautatutako osagaiekin lan egiten dute, eta lehengaiak asko zainduz.

Bizilagunen aholkua:  "Pintxoak egiten zoratu egiten gara eta goi-mailako sukaldaritza egiten dugu", dio Gorkak. Pintxo bat aukeratzea zaila den arren, oso gomendagarria da Iruñangilazarra; Nafarroako Pintxoaren Asteko Urrezko saria jaso zuen eta, guakamolea, salmorejoa, aingira ketua, alga gorriko perlak, alga beltza eta mandarina-lorea dituen kinoa-kurruskari bat da. Pintxoek istorio bat kontatzea da gakoa, "norabait eraman behar zaituzte” dio sukaldariak. Seterarekin, ahosabaiaren bidez jendea mendira eramatea lortzen dute. 

 

 

 

Vista general del comedor principal del restuarante Iruñazarra en Pamplona.

TRES REYES HOTELA

Erosotasuna eta atsedena dira hotel hau deskribatzeko adjektiboak. Gela guztiak kanpo aldera daude, Alde Zaharrera edo Takonera parkera begira. 

Dasta ezazu Tres Reinas jatetxean, bertako sormen-sukaldaritzak eta Nafarroako sukaldaritza tradizionalak eskaintzen duten gastronomia bikaina.  Goi-mailako eta sasoiko produktuekin egindako platerak eskaintzen dituzte, Euskal Herriko sukaldaritza tradizionalaren eta egungo sukaldaritzaren arteko fusioan oinarrituak, Enrique Martinez Burón sukaldari eta gastronomialariaren eskutik.

Taberna ingelesean koktel onak dastatzen ahalko dituzu, Jazz & Music-en zuzeneko musikaz lagunduta.