Beste behin ere, eta hogeita hamahirugarren aldia da honako hau, Iruñeko Udalak Egile berriendako euskarazko Literatur Lehiaketa antolatu du poesia eta narrazio modalitateetan. Lehiaketa Nafarroako edo Nafarroan bizi diren egileei zuzenduta dago. Urriaren 27an amaituko da argitaratu gabeko lanak aurkezteko epea. Egile bakoitzak lan bakarra aurkezten ahalko du modalitate bakoitzeko, gai librekoa, jatorrizkoa eta argitaratu gabea.
Egile berriendako lehiaketa denez, ezin izanen dira aurkeztu banaka literatura-liburu bat baino gehiago argitaratu dutenak. Ez dira lan horien artean sartzen aldizkarietan, egunkarietan edo argitalpen kolektiboetan egindako kolaborazioak, ez eta literatura-lanen itzulpenak ere. Era berean, ezin izanen dira modalitate zehatz batera, poesiara edo narraziora aurkeztu, aurreko bi edizioetan lehen saria lortu dutenak.
Lanak modu telematikoan aurkeztu behar dira www.irunakulturada.eus edo www.pamplonaescultura.es webguneetako lehiaketen atalean. Izen-ematea aurrez aurre ere egiten ahal da Udalaren erregistroetan, baina ezinen da erregistro elektronikoaren bidez egin, parte-hartzaileen anonimotasuna bermatze aldera. Poesian gutxieneko luzera 200 bertsokoa da, eta narrazioan, 15 orrialdekoa, 11 tamainako Arial letra-motarekin, eta tarte bikoitzean.
Deialdiak hiru sari jasotzen ditu modalitate bakoitzean: lehenengoa, 2.500 eurokoa; bigarrena, 1.000 eurokoa; eta hirugarrena, 500 eurokoa. Halaber, oinarrietan ezarritakoarekin bat lau aipamen ematen ahalko dira, bakoitza 250 eurokoa, modalitatea kontuan artu gabe. Lehiaketaren epaimahaiburua Kulturako zinegotzia izanen da, eta honako hauek izanen dira epaimahaikideak: Castillo Suárez García idazlea (Euskaltzaindiak proposatuta), Beatriz Chivite Ezkieta idazlea (Euskal Idazleen Elkarteak proposatuta) eta Nerea Balda Sanjuan idazlea. Epaimahaiaren idazkaria Iruñeko Udaleko euskarazko kultur programazioko teknikaria izanen da.
EGILE BERRIENDAKO XXXIII. EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA
• Parte-hartzeko epea: urriaren 27ra arte
• Bi modalitate izanen dira:
o Poesia: gutxienezko luzera, 200 bertso
o Narrazioa: gutxienezko luzera, 15 orrialde (Arial 11, tarte bikoitzaz)
• Sariak: modalitate bakoitzeko hiru sari, eta lau aipamen emateko aukera
o Lehen saria: 2.500 euro
o Bigarren saria: 1.000 euro
o Hirugarren saria: 500 euro
o Accesita: 250 euro
• Izen-emateak eta oinarriak: www.irunakulturada.eus edo www.pamplonaescultura.es