Udalak eta Nafarroako Unibertsitateko Museoak mahai-inguru bat eginen dute pandemiari buruzko testigantzen ‘Kontatzea, ez ahazteko’ proiektuaren inguruan

Udalak eta Nafarroako Unibertsitateko Museoak mahai-inguru bat eginen dute pandemiari buruzko testigantzen ‘Kontatzea, ez ahazteko’ proiektuaren inguruan
Saioa ekainaren 21ean izanen da, astelehenarekin, 19:00etan, Kondestablen
Cartel

 

Datorren astelehenean, ekainaren 21ean, Kondestablen, 19:00etan, ‘Kontatzea, ez ahazteko’ mahai-ingurua eginen da: pandemiari buruzko testigantzak biltzen dituen proiektuaren inguruko azalpenak emateko saioa; proiektuan Nafarroako Unibertsitateko Museoa eta Iruñeko Udala elkarlanean ari dira.

Dailey Fernández, proiektuaren komisarioa, izanen da saioaren moderatzailea, eta bertan parte hartuko dute Inés Olza narratibetan adituak eta Daniel Franco idazle, editore eta ekimenaren sortzaileak. Laburbilduz, ‘Kontatzea, ez ahazteko’ proiektuan 14 urtetik gorako nafarren idatzizko testigantzak jasotzen ari da, COVID-19ari buruzko beren bizi-esperientzien gainean. Esperientzia kolektibo hori etorkizunerako gordetzea du xede, kontakizun pertsonalak bilduta, modu globalean islatze aldera pandemiak emozioetan eta gizartean izandako inpaktua. Mahai-inguruan, Fernándezek proiektua aurkeztuko du, eta Olzak narrazio-teoriari buruzko zenbait gako helaraziko dizkie bertaratuei, eta sakon aztertuko ditu idazketaren ondorio psikologikoak eta haren inplikazio positiboak, emozioak ezagutu eta horiei aurre egiterakoan. Azkenik, Francok idazketaren arloan duen esperientzia pertsonala partekatuko du.

Iruñeko Udalak Nafarroako Unibertsitateko Museoarekin bat egin du proiektu honetan, eta herritarrei kolaboratzeko eskatu die haien bizipenen berri eman dezaten. Horretarako, gaztelaniaz edo euskaraz idatzitako kontakizunak aurkeztu behar dituzte, eta horiekin batera bideo, audio eta irudi formatuko artxiboak ere erantsi daitezke. Bi erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatuta dute kultur jarduerak sustatzeko hala hirian nola Nafarroako Unibertsitatearen Museoan. Museoak, entitate gisa, beste zeregin batzuen artean, azken urteotako historia kontatzen duen dokumentu oro erregistratu eta kontserbatzeko betebeharra du.

‘Kontatzea, ez ahazteko’ proiektuak xede dauka etorkizuneko belaunaldiek uler dezaten. COVID-19a, haren ondorioak, bizitza konfinamendu-garaian, deseskalatze garaiko erreakzioa... Ez da denbora gehiago pasatzen utzi behar ikuspegia zabaltzeko: horiek guztiak une erabakigarriak bilakatu dira, eta aldaketak eragin dituzte –baita gaur egun ere– mundu osoan, hala hizkuntzan nola gizarte-portaeran.