Udalak autismoari buruzko sentsibilizazio-, kontzientziazio- eta hezkuntza-proiektuan lagunduko du film labur baten bitartez

Udalak autismoari buruzko sentsibilizazio-, kontzientziazio- eta hezkuntza-proiektuan lagunduko du film labur baten bitartez
‘Bulit. Entzun natura’ gaur goizean aurkeztu da Kondestablearen jauregian egindako ekitaldian, eta hurrengo asteartean estreinatuko da Ziudadelan

Irudia

Iruñeko Udala, Nafarroako Kutxa fundazioa eta La Caixa fundazioa elkarlanean aritu dira Nafarroako Autismoaren Elkartearekin Mikel Urmeneta Iruñeko artistak zuzendutako ‘Bulit. Entzun natura’ film laburraren proiektuan. Ekimenak modu atseginean erakutsi nahi du aniztasuna, sentsibilitate berezia eta Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) dutenek egunero topatzen dituzten zailtasunak. Gaur goizean Kondestablearen Jauregian egindako aurkezpen-ekitaldian trailerra eta makin-offa argitaratu dira, eta film laburra datorren asteazkenean estreinatuko da Ziudadelan.

‘Bulit. Entzun natura’ film laburra egiteko Autismoaren Espektroko Nahasmendua duten haurren eta beren familien laguntza izan dute, eta baita Eva Hache, Karra Elejalde, El Gran Wyoming, Pablo eta Mafalda Carbonell, Raquel Sánchez Silva eta Mariló Montero pertsonaia ezagunena ere. Film laburrak Mikel Urmenetaren marrazkiak ditu oinarri, eta artistak, originaltasunez eta begirada baikorraz, erakutsi nahi izan du aniztasuna, sentsibilitate berezia eta nahasmendu hori dutenek egunero topatzen dituzten zailtasunak.

Kondestablearen Jauregiko patioan gaur goizean egindako aurkezpenean, Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkari María García-Barberena izan da Nafarroako Autismoaren Elkarteko lehendakari eta film laburraren produktore eragile Amaya Arizekin eta sortzaile eta ikus-entzunezkoaren zuzendari Mikel Urmenetarekin. Halaber, parte hartu dute ere Nafarroako Autismoaren Elkarteko AEN duen Joel Úbeda haurrak, Nafarroako Kutxa fundazioko Zuzendari Nagusi Javier Fernándezek eta La Caixa fundazioko ordezkari Izaskun Azkonak.

AENa hurbiltzeko istorioa asteazkenean Ziudadelan estreinatuko da

‘Bulit. Entzun natura’ film laburraren istorioa zortzi urteko haur bati buruzkoa da, Autismoaren Espektroko Nahasmendua duen zezen txiki gizartiartu baten antzera irudikatuta. Une jakin batean, protagonistak antzematen du natura berarekin komunikatu daitekeela, eta bitxilore batek laguntza eskatzen dio heltzear dagoen ekaitz handi batek basoa eta herria suntsitzea ekiditeko. Poliki-poliki, Bulitek lagun berriak ezagutzen ditu, hala nola Karmelia ardia eta Witib tximinoa, eta horiekin batera azkenean hondamendia gerta ez dadin saiatuko da.

Film laburra aurkeztu ondoren, jendaurrean estreinatuko da datorren ekainaren 30ean, asteazkenarekin, 21:30ean, Ziudadelan eginen den ekitaldi batean. Sarrera librea izanen da, toki guztiak bete arte, eta ateak emanaldia hasi eta ordu bete lehenago irekiko dira, 20:30ean. Ekitaldian egonen dira ikus-entzunezkoaren sortzailea eta Nafarroako Autismoaren Elkarteko lehendakaria. Proiekzioaz gain, haurrendako eta familiendako jarduerak eginen dira, eta Lari antzerki-taldeak emanaldia eginen du. Iruñeko Udalak film laburra hedatzen laguntzen du ekitaldi hori egiteko gunea lagatuz eta abuztuan zehar ‘Zinema-gauak auzoetan’ ekimeneko hainbat saiotan proiektatuz.

¿Te ha sido útil esta página?