Topaketek, efemerideek, lantegiek, antzerkiak, literaturak, boluntariotzak eta hitzaldiek osatzen dute ostegunean abiatuko den Harrotu zentroaren udaberriko doako programazioa

Topaketek, efemerideek, lantegiek, antzerkiak, literaturak, boluntariotzak eta hitzaldiek osatzen dute ostegunean abiatuko den Harrotu zentroaren udaberriko doako programazioa
San Gregorio kaleko espazioak antolatutako jardueren bidez hiriko LGTBI+ pertsonen eskubideak eta parte-hartzea sustatzen ditu
Fitxategi

Harrotu


Harrotu LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haien parte hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalaren Zerbitzuak udaberriko programazioari hasiera emanen dio ostegunean irakurketa-klubarekin. Zentroak doako hamar bat jarduera eskainiko ditu, besteak beste hitzaldiak, antzerkia, topaketak eta efemerideen ospakizunak. Jarduerak bost programatan banatuta daude Iruñeko LGTBIQ+ pertsonak eta kolektiboak bildu, solastu eta batera lan egiteko sareak sortzeko.

Jarduera gehienak, doan, Harrotu zentroan, San Gregorio kaleko 28. zenbakian, eginen dira, arratsaldez, 18:00etan. Horietako lehena, irakurketa-kluba, gizarte- eta kultura-jardueren programaren parte da, eta ostegunean abiatuko da Elisa Collen Resistencia bisexual: mapas para una disidencia habitable lanarekin. Irakuirle irakurketa klubak dinamizatuko du: Tania Filgueira Hizkuntza eta Literaturako irakaslea eta Adriana Cerdán Filosofiako irakaslea –biak LGTBI+ aktibistak–. Jardueran parte hartzeko izena eman behar da.

Gizarte- eta kultura-programak Soy / Naiz liburuaren aurkezpena ere barne hartzen du, Iosune Etxarte eta Oihana Etxarteren eskutik. Aurkezpen hori euskaraz eginen da, apirilaren 18an, 18:00etan. Gainera, maiatzaren 16an, Liberarse antzezlana taularatuko da Iturramako Civivoxean eta sarrera librea izanen da. Atal horri amaiera emateko Sonia Elizondo Martínezen Mujer en constante evolución poema-bildumaren aurkezpena eginen da ekainaren 4an.

Beste programetako bat oinarrizko LGTBI+ sentsibilizazio- eta prestakuntza-programa da, eta Roller Derby: kirola, inklusioa eta autogestioa hitzaldia eskainiko du, apirilaren 23an, Geltoki aretoan, autobus-geltoki zaharrean. Roller Derby Nafarriors taldeko Unai Oroz Toralek, Maite Ciganda Azcaratek eta Amaya Tapia Abregok parte hartuko dute.

Ahalduntze pertsonala eta kolektiboa
Norbera ahalduntzeko programak hiru jarduera proposatzen ditu, denak Harrotun, 18:00etan eta aurrez izena emanda. Lehenengoa LGTBI+ ELT (LGTBI+ pertsonek Elkarri Laguntzeko Taldea) da, apirilaren 30ean, eta euskaraz zein gaztelaniaz egiteko aukera egonen da. Hurrengo jarduera Harrotuko armairua izanen da, maiatzaren 31n, genero-rolak apurtu eta askatasunez adierazi ahal izateko. Jarduera Amaya Sanz-Luna Femmek dinamizatuko du. Bloke horri amaiera emateko Nire espazioa arteterapia-lantegia eginen da apirilaren 12an; 6 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta dago eta autokontzientzia, autoestimua eta gorputz-aniztasuna landuko dira. Ana Rosa Sánchez da jarduera horren arduraduna.

LGTBI+ kolektiboaren ahalduntzea sustatzen duen programak lau efemeride eta bi topaketa-bloke ospatuko ditu: letraren araberako topaketak eta topaketa intersekzionalak. Lehenengo hitzordua apirilaren 26an izanen da, ‘L’ lesbianen eta 'B' bisexualen topaguneekin, horiekin batera Sara Fuenteren ikuskizuna eta Dekumas LBT taldeko boluntarioek dinamizatutako festa bat ere eginen dira, Ikusgaitasun Lesbikoaren Egunaren karietara.

Topaketa intersekzionalak maiatzaren 23an hasiko dira, Fénix elkarteak dinamizatuko duen LGTBI+ migratzaileen topagunearekin. Horien ondoren LGTBIfobiaren aurkako gazteenak eta LGTBI+ adinekoenak eginen dira.

Harrotu zentroak Harrotu adi duzu boluntarioendako etengabeko programa eskaintzen du, LGTBIQ+ pertsona eta kolektiboek batera lan egiteko sareak sortzeko espazioa. Proposamenak aurrez aurre aurkezten ahal dira zentroan bertan honako ordutegi honetan: astelehenetan, 17:00etatik 20:30era; asteartetik ostiralera, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era, eta larunbatetan 11:00etaik 14:00etara. Halaber, 948 226 326 edo 699 384 965 telefonoetara deitzeko edo lgtbi@pamplona.es helbidera idazteko aukera dago.


2024KO HARROTUKO UDABERRIKO PROGRAMAZIOA

Norbera ahalduntzeko programa (nahitaezkoa da izena ematea)

1. LGTBI+ ELT (LGTBI+ pertsonek Elkarri Laguntzeko Taldea)

  •  Apirilak 30 eta maiatzak 28 (astearteak). 18:00etan, Harrotun

2. Harrotuko armairua

  • Maiatzak 31, ostirala. 18:00etan, Harrotun

3. Arteterapia lantegia

  • Apirilak 12 eta maiatzak 10 (ostiralak). 18:00etan, Harrotun Dinamizatzailea: Ana Rosa Sánchez

LGTBI+ kolektiboaren ahalduntzea sustatzeko programa
1. Efemerideak

  • Apirilak 26, ostirala: Ikusgaitasun Lesbikoaren Eguna
  • Maiatzak 15, asteazkena: Familien Nazioarteko Eguna
  • Maiatzak 17, ostirala: LGTBIfobiaren aurkako eguna
  • Ekainak 28, ostirala: Sexu-askatasunen eguna, LGTBI+ harrotasuna

2. Letren araberako topaketak (18:00etan, Harrotun)

  • Apirilak 26, ostirala: “L” lesbianen eta “B” bisexualen topagunea + Sara Fuenteren emanaldia eta Dekumas LBTko boluntarioek dinamizatutako festa Ikusgaitasun Lesbikoaren Egunaren karietara
  • Maiatzak 3, ostirala: Trans topagunea, Icaro Martinez de Zuazo trans aktibistak dinamizatuta eta trans pertsonei eta beren identitatea zalantzan duen orori zuzenduta
  • Maiatzak 24, ostirala: Bisexualen topagunea: Harrotun sortutako Bi talde autonomoak dinamizatuta

3. Topaketa intersekzionalak

  • Maiatzak 23, osteguna. LGTBI+ migratzaileen topagune intersekzionala 18:00etan, Harrotun. Dinamizatzailea: Fénix elkartea
  • ZEHAZTEKE. LGTBIfobiaren aurkako gazteen topagunea
  • ZEHAZTEKE. Adineko LGTBI+ pertsonen topagunea

LGTBI+ jarduera soziokulturalen programa
1. IRAKUIRLE, LGTBI+ irakurketa-kluba (18:00etan, Harrotun)

  • Apirilak 11, osteguna: Resistencia bisexual: mapas para una disidencia habitable, Elisa Coll
  • Maiatzak 2, osteguna: En la casa de los sueños, Carmen María Machado 
  • Ekainak 6: Fun Home, una familia tragicómica, Alison Bechdel

2. Liberarse antzezlana

  • Maiatzak 16: 18:00etan, Iturramako Civivoxean. Gaztelaniaz. Sarrera librea

3. Soy / Naiz liburuaren aurkezpena

  • Apirilak 18: 18:00etan, Harrotun. Euskaraz. Aurkezleak: Iosune eta Oihana Etxarte

4. Sonia Elizondo Martinezen Mujer en Constante Evolución poema-bildumaren aurkezpena

  • Ekainak 4: 18:00etan, Harrotun. Gaztelania

Oinarrizko LGTBI+ sentsibilizazio- eta prestakuntza-programa
1. Hitzaldia: Roller Derby: kirola, inklusioa eta autogestioa

  • Apirilak 23, asteartea 18:00etan, Calderería aretoan (Calderería k., 11)
  • Unai Oroz Toral, Maite Ciganda Azcarate eta Amaya Tapia Abrego, Roller Derby Nafarriors taldekoak

Boluntarioendako programa
Harrotu adi duzu

  • Iruñeko LGTBIQ+ pertsonak eta kolektiboak elkartzeko eta errealitate ezberdinei buruz hitz egiteko espazioa, horrela, batera lan egiteko sareak sortzeko.


 


 

¿Te ha sido útil esta página?