Tokiko Gobernu Batzarrak bederatzi komun publiko, Eslava kaleko bainuetxea eta Antoniuttiko dutxak kudeatzeko kontratuaren lehen luzapena onetsi du

Tokiko Gobernu Batzarrak bederatzi komun publiko, Eslava kaleko bainuetxea eta Antoniuttiko dutxak kudeatzeko kontratuaren lehen luzapena onetsi du
Udalak 958.423,62 euro (BEZa barne) bideratu ditu instalazioen arreta-, mantentze-, garbiketa- eta desinfekzio-lanak egiteko
aseos publicos


Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak hiriko bederatzi komun publiko, Eslava kaleko bainuetxea eta Antoniuttiko dutxak kudeatzeko kontratuaren lehen luzapena onetsi du. Distrivisual SL enpresa adjudikaziodunak guztira 958.423,62 euro (BEZa barne) jasoko ditu instalazioen kudeaketa-, mantentze-, garbiketa- eta desinfekzio-lanak egiteko, aurtengo azarotik 2023ko urriaren 31ra arte. 

Kontratua lehen aldiz 2021eko azaroaren 1ean adjudikatu zen, ez du prezioen berrikuspena aurreikusten eta lau luzapen onartzen ditu, gehienez. Guztizko zenbatekoa horrela banatuko da: 159.737,27 euro urte honetarako, eta 798.686,35 euro 2023rako.

Kontratuan aipatzen diren bederatzi komun publikoak Gazteluko plazan, Gurutzeko plazan, Basotxo kalean, Nafarroako Foruen plazan, Antoniutti parkean, Media Lunan, Munduaren parkean, Ziudadelan eta Landabenen daude. Enpresa adjudikaziodunaren ardura da irekitzeko eta ixteko ordutegiak betetzea, garbiketa eta desinfekzioa mantentzea, konponketa-lan errazak egitea eta garbitzeko material espezifikoa birjartzea. Sarrera librea da, eta doan. Ordutegiak denboraldiaren arabera aldatzen dira: uda, negua, ordutegi bereziak eta sanferminak.

Eslava kaleko bainuetxeari dagokionez, kudeaketaren barruan sartzen dira irekitzea, garbitzea eta desinfektatzea, beharrezko materiala birjartzea eta konponketa-lan errazak egitea. Halaber, egunero kontrolatu behar da uraren tenperatura, eta astean behin bero-metagailuak purgatu behar dira, eta hiru hilean behin dutxako ‘alkatxofak’ deskaltzifikatzeko eta desinfektatzeko tratamendua egin behar da. Dutxa-kabinak eta bainu-ontziak erabiltzeko dagokion tasa ordaindu behar da edo Udalaren auzo-unitateetako bonua aurkeztu. Era berean, arropa garbitu eta lehortzeko zerbitzua ematen da (sanferminetan izan ezik) bainuetxean dauden garbigailu eta lehorgailuetan.
Azkenik, Antoniuttiko dutxek antzeko baldintzak betetzen dituzte, baina sanferminetan bakarrik irekitzen dira, uztailaren 5etik 15era bitarte, goizeko 8:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara. 
 

¿Te ha sido útil esta página?